Programazioa: Abendua – Urtarrila

Hemen dugu datozen bi hilabeteetako programazioa, 2016 urtea behar den bezala, zinema onarekin agurtzeko, eta 2017a ere berdin asteko.

Hasteko, abenduaren 5ean, THE HERE AFTER (Magnus von Horn, 2015), aurreko urtean Donostiako Zinemaldiko Zabaltegi sailean egon ostean. Gazte baten birgizarteratzearen inguruko filma, Begoña Pecharroman gizarte antropologoak aurkeztuta.

Abenduaren 12an, El Contraplano webgunearen arduradun diren Iñaki Ortiz eta Ricardo Fernandezek haien ikuspegia emango digute Luis Aller zuzendariaren TRANSEÚNTES (2015) film ausartaren inguruan. 20 urtez luzatu zen lana da, narrazio forma berrien bila dabilen eta inor epel utziko ez duen filma.

Urtea bukatzeko, abenduaren 19an ekitaldi berezi bat Donostiako Antzoki Zaharrean. Kresala Elkartearen 50.urteurrenaren ospakizunen barnean eta EL MAYORAZGO DE BASTERRETXE (1928ko abenduaren 19an estreinatu zen, Donostian) filmaren estreinaldiaren 88. urteurrena oroitzeko euskal zinemaren lehenengoetariko filma emango dugu. Film mutua Ana Belén García (pianoa eta ahotsa) eta Kalakan taldeko Thierry Biscary-ren (perkusioa eta ahotsa) zuzeneko musikak lagunduko du. Ekitaldiak Donostia Kultura eta Euskadiko Filmategiaren babesa du. Sarrera dohan izango da, baina gonbidapena beharko da. Gonbidapenak Antzoki Zaharrean bertan jaso ahal izango dira abenduaren 19an, goizez ala arratsaldez.

 

2017a urtarrilaren 2an hasiko dugu duela gutxi zendu zen Andrzej Wajda zinegile poloniarrari omenalditxo bat eskainiz, POPIÓL I DIAMENT (1958) filmaren proiekzioarekin.  Europar zinemaren klasiko hau Kresala Zineklubaren sortzaile eta zinegile poloniarraren zineman aditua den Juan Berasategui-k aurkeztuko digu.

Urtarrilaren 16an kritika ezin hobeekin datorkigun Elmo Nügagen-en 1944 film estoniarra, azken urteetan europar herrialde txikietan baliabide gutxi baina talentu handiz egiten ari den zinema (anti)beliko-aren adibide bikain bat. EHUn historiako irakasle den Iñaki G. Gurpegui-k aurkeztuko digu filma.

Eta bi hilabetea bukatzeko, Urtarrilaren 30ean Kresala Zineklubaren lagun den Juanmi Gutiérrez zuzendariak bere azken dokumentala, Oihalak Adarretan (2016) aurkeztuko digu, Armeniar diasporari buruzko filma.

Saio guztiak Donostiako Trueba Zineman izango dira, arratsaldeko 19:30etan, abenduaren 19koa izan ezik; hau Antzoki Zaharrean izango da, 19:30etan.

Leave a Reply