Abenduak 19: EL MAYORAZGO DE BASTERRETXE

KRESALA ZINEKLUBA eta KRESALA ELKARTEAK antolatuta EL MAYORAZGO DE BASTERRETXE filmaren proiekzio berezia eskeiniko dugu Donostiako Antzoki Zaharrean. Ekitaldia Kresala Elkartearen 50. urteurrenaren ospakizunen barnean kokatzen da, eta duela 88 urte Donostian bertan Mauro eta Victor Azkonaren EL MAYORAZGO DE BASTERRETXE filmaren estreinaldiari oroimena egitea du helburu. Film hau, euskal zinemagintzaren esparruan, zinema-mutu garaiko fikziozko pelikulen artean bere osotasunean mantentzen den bakarra da. Gure zinemagintzako altxor bat.

El Mayorazgo de Basterretxe 1928ko abenduaren 19an, astelehena, estreinatu zen Donostian, arrakasta handiz. Eta 2016ko abenduaren 19an, astelehena, 19:30etan Donostian berriro ikusteko aukera izango dugu, 88 urte ondoren.

Ana Belén García, pianoa eta ahotsa, eta Thierry Biscary, perkusioa eta ahotsa, izango dira filmari zuzenean musika jartzeko arduradunak.

Ekitaldia Donostia Kultura eta Euskadiko Filmategiaren babesa du. Proiekzioa Euskadiko Filmategiak utzitako 35mm-tako kopia batetan izango da.

LUNES, 19 DE DICIEMBRE, A LAS 19:30

ANTZOKI ZAHARREAN

GONBIDAPENAREKIN: EMANALDIAREN EGUNEAN BERTAN JASO DAITEZKE ANTZOKI ZAHARREKO LEIHATILAN, GOIZEZ (11:30-13:30) EDO ARRATSALDEZ (17:00etatik aurrera)

EL MAYORAZGO DE BASTERRETXE. EUSKAL HERRIA 1928.  53Min. Zuz/ Dir. Mauro Azkona. G. Mauro Azkona, Victor Azkona, Esteban Muñoz. Arg/Foto. Victor Azkona. Akt /Act: Margarita Arregi, Víctor Barguilla, Lucia Basterretxea, Martina Basterretxe, Faustino Bilbao, Juan Bilbao.

Basterretxe familia zoriontsu bizi da fikziozko Aizgorri herriko baserrian. Maritxu, alaba, (Margarita Arregi) Txominekin (Orlando Villafranca/Francisco Veintemillas) dagomaitemindurik. Josetxo, semea (Eduardo Morata) itsasoakerakartzen du. Semearen pasio honetatik D. Timoteo (Víctor Barguillo) lukurrak atera nahi du etekina, Basterretxe Baserriaz jabetzeko asmoarekin. Egun batean Tasio, baserriko jabea, hilik agertzen da eta Txomini leporatzen diote, naiz eta Mirentxuk ez duen hori inoiz sinetsiko. Ez dute hala uste Patxi (Josetxu Frías) eta Ramonak (Elvira Castro) ere, baserriko morroiek. Josetxuk ezin ditu D. Timoteorekin dituen zorrak ordaindu, eta honek aukera aprobetxatuko du baserriaz jabetzeko.

 

 MUSIKARIAK

ANA BELEN GARCÍA

Donostiako goi-mailako kontserbatorioan eskuratzen ditu piano eta klabizenbaloko tituluak, baita organoko erdi-mailako titulua ere (E. Elizondo). Organo ikasketak Donostiako goi-mailako Musika Ikastegian (Musikene) amaitzen ditu Esteban Landart-ekin, eta bere prestakuntza hainbat irakaslerekin osatzen du, horien artean Löic Mallié, harengandik inprobisazio eskolak jasotzen dituelarik.

Enrique Lartuondo Fundazioak ematen duen beka eskuratu du behin baino gehiagotan, eta bere organo ikasketak Jesús Martín Moro-rekin L’Ecole Nationale de Musique de Pau-n perfekzionatuta, ‘Mention Tres Bien a l`Unanimité’ aipamena lortzen du. Hainbat musika-konpositore garrantzitsuren aholkuak jaso ditu, besteak beste: Brett Leighton, Michel Bouvard, Joris Verdin, Louis Robilliard, Montserrat Torrent, Jacques van Oortmerssen, Wolfgang Zerer, Pieter van Dijk…

Bakarlari zein laguntzaile moduan nazioarteko ziklo ugaritan hartu du parte, Barrokoarotik gaur egun arte barne gelditzen den musika joaz. Berriki Santa Marían C. Jenkins-en Stabat Matter-en interpretazioan aritu da. Musika berriekin konprometituta, musika-konposizioak estreinatu izan ditu munduko jaialdi ezberdinetan, hala nola Donostiako Musika Hamabostaldian, Leon-en eta Zagreb-en (Kroazia).

Gaur egun piano eta organoko klaseak ematen ditu  Urnietako “Lourdes Iriondo” Musika Eskolan eta Donostiako “Easo Musika Eskola”-ko koruekin aritzen da elkarlanean. Horrez gain Donostiako Koruko Andre Mariaren Basilikan organo-jole titularra da.

THIERRY BISCARY

Anhauztarra, musika estilo desberdinak interpretatu izan ditu talde desberdinekin: BostGehio, Txitxab, Bolbora, Hegalka, Triki Traka, Kokin… 2009an KALAKAN taldea sortzen du Paxkal Indorekin batera. Maurice Ravel-en “Bolero”-aren txalapartarako bestsioak perkusionista  ospetsu bihurtuzuen. Genero ezbedinetako musikariekin aritzen da elkarlanean, hala nola Freddy Eichelberger, Lachrimae Consort, Yves Rechsteiner, Alpbarock taldea, Orchestre National Montpellier Languedoc-Roussillon, Gabriel Erkoreka, edo  ONE espainarra. 2012an, Kalakan hirukotearekin Maddona-ren THE MDNA munduko biran hartzen du parte. Musika eta kantua gazteei helaraztea du gustoko, eta bere kantu propioak konposatzen ditu.

Gaur egun perkusioan eta kantu monofonikoan darrai lanean, berriki bakarlari bezala eta arameoz kantatuz,  Juan José Ocón-ek zuzendutako C. Jenkins-en Stabat Matter-en bertsioan aritu da.


Leave a Reply