Programazioa: Otsaila – Martxoa

Prest dugu datorren bi hilabeteetako egitaraua Kresalan. Datorren astelehenean emango diogu hasiera, otsailaren 6an hain zuzen, In Memoriam saio batekin, duela gutxi zendu ziren Carrie Fisher eta Debbie Reynolds oroituz, POSTALES DESDE EL FILO (Mike Nichols, 1990) filmarekin. Carrie Fisher-ek idatzi zuen gidoia bere autobiografia oinarritzat hartuz, non bere amarekin izandako erlazioa azaleratzen duen. Idoia Lainez zinema adituak aurkeztuko digu. Otsailaren 13an, 2015. urteko Zinemaldiko Zabaltegi sailetik pasa ostean, EL TESORO (Corneliu Porumboiu, 2015), errumaniatik datorkigun (beste) harribitxi bat, El Diario Vasco egunkarian zinema kritikari den Mikel G. Gurpeguik aurkeztuta. Eta otsaila bukatzeko, hilaren 20an Donostian estreinekoz EXPERIMENTER (Michael Almereyda, 2015), Stanley Milgram psikologoak egindako ikerketetan oinarritutako pelikula, gure zineklubaren sortzaile den Fernando Mikelajaureguiren aurkezpenarekin.

Martxoaren 6an Iratxe Fresneda izango dugu gurekin bere lehen lana, IRRINTZIAREN OIHARTZUNAK (Iratxe Fresneda, 2016) dokumentala aurkezten. Dokumentalak Mirentxu Loyarte zinemagile nafarra ezagutarazten digu, eta onen lanak, IRRINTZI (1978) eta EUSKAL EMAKUMEAK (Ikuska 12, 1981) ere ikusgai izango ditugu. Martxoaren 13an greziatik datorkigun CHEVALIER (Athina Rachel Tsangari, 2015) filma, izugarrizko kritika onak jasota dator eta Donostian estreinekoz ikusteko aukera ematen dizuegu. Kristina Zorita kultur kazetariaren eskutik aurkezpena. Eta, bihilabetea bukatzeko, FILM LABUR EMANALDIA, 5 film laburrez osatuta: DUELO A LAS DOCE EN PUNTO (Unai Guerra, 2016), HAÏKU 1975 (Andrés Daniel Sainz), LEIHOTIK (Nekane Muñoz, 2016), NO ES UN BUEN DÍA PARA MORIR (Rubén Rosas, 2013) eta THE ABBEY (Oskar Tejedor, 2016). Zuzendariak gurekin izango ditugu haien lanak aurkezten.

Leave a Reply