Apirila – Maiatza programazioa

Prest dugu denboraldiko azken bi hilabeteen programazioa: kolaborazioak, zuzendariak, klasikoak…

Apirilaren 10ean emango diogu hasiera Tabakalerarekin prestatu dugun saio bikoitzarekin. Haiek apirilaren 7an zientzia-fizkziozko IKARIE XB-1 filma emango dute Tabakaleran, Stanley Kubrik-entzat erreferentzia bisual garrantzitsua izan zen filma bere 2001: A SPACE ODYSSEY (Stanley Kubrik, 1968) filma egiteko. Azken hau ikusteko aukera izango dugu apirilaren 10ean, beti bezala jatorrizko bertsioan, 19:30etan Trueban. Victor Iriarte, Tabakalerako ikusentzuntzeko programazio arduradunak aurkeztuko digu.

2001 - 5

Apirilaren 24an jarraituko dugu, Segundo de Chomón zinegilea bikaina ezagutarazi eta aldarrikatzeko EL HOMBRE QUE QUISO SER SEGUNDO (Ramón Alós, 2014) filmarekin. Ramón Alós zuzendaria gonbidatu dugu filma aurkezteko eta ondoren solasaldia izango dugu berarekin.

Maiatzan, 15ean, beste elkarlan bat, oraingoan Bartzelonako D’A Film Festival-arekin, Tour D’A-n parte hartuz, Amat Escalante zuzendari ospetsuaren LA REGIÓN SALVAJE (2016), genero nahasketa bitxiko pelikula. Filma Donostiako Zinemaldiko azken edizioko Horizontes Latinos sailan egon zen, eta Begoña del Teso kritikariak aurkeztuko digu.

Maiatzaren 22an saio bikoitza, LABURRA+LUZEA. Alde batetik ADRI (2013), Estibalitz Urresola euskal zinegilearen film-laburra, zuzendariak berak aurkeztuko diguna. Bestetik, BELLA E PERDUTA (Pietro Marcello, 2015) film benetan ederra, Locarno-ko zinemaldian estreinatutakoa.

Eta denboraldiari amaiera emateko, publikoaren filma, zuek hautatua, HOW GREEN WAS MY VALLEY (John Ford, 1941) maisulana izango da. Zinemaren klasiko hau pantaila handian ikusteko aukera bikaina eskaintzen dizuegu maiatzaren 29an. Diego Soto, zinema gidoilaria eta TCM kateko komunikazio arduradunak aurkeztuko digu.

Saio guztiak Trueban izango dira, 19:30etan. 

Leave a Reply