Urria – Azaroko programazioa

kartela(1)-page-001

Udako oporren eta zinemaldiaren ostean gure astelehen kuttunetara bueltatzeko garaia bada, udazken hau gainera estreinaldiz lepo dator. Hurrengo bi hilabeteetan 6 filma proiektatuko ditugu.

Dede 4Urriak 8-an hasiko dugu gure ibilbidea pelikula georgiar batekin, Dede (Dede, Mariam Khatchavani, 2017). Bertan 90. Hamarkadan Kaukaso mendietan emakumeek bizi zuten egunerokora gerturatuko gara, behartutako ezkontzak, norberaren pasioak eta familia harremanak ardatz hartuta. Filma aurkeztu eta ondorengo solasaldia gidatzera Kristina Zorita etorriko zaigu, “Pantaila Handian” blogeko arduraduna.

 

gracias

 

 

Eskerrik asko euriagatik (Thank you for the rain, Julia Dahr, 2017)  Kristina enea fundazioa eta pobrezia zeroren eskutik ikusteko aukera izango dugu urriaren 15-ean. Muturreko klima aldaketen ondorioak biltzen dituen dokumentala da. Keniako Kisilu Musya nekazariak grabatutako irudietan eta berak sortutako nekazari mugimendua gertuagotik ezagutzeko aukera edukiko dugu.

 

78-52Beldurrezko zinemaldiarekin izaten dugun lankidetzan, urriaren 22.an Hitchcocken maisulan bati buruzko hausnarketa egiteko aukera edukiko dugu 78/52 zinea aldatu zuen eszena (78/52, Alexandre O. Philippe, 2017)-ri esker. Physco filmeko dutxako 52 planoen inguruan protagonisten bizipenak eta ikus-entzunezkoen munduan suposatu zuen iraultza gertuagotik ezagutzeko parada edukiko dugu. Ondorengo solasaldirako Maialen Belokiren, zinemaldiko zuzendariordearen, partaidetzaz gozatu ahal izango dugu.

Lola Pater

 

 

Azaroaren 5-ean Lola Aita (Lola Pater, Nadir Moknèche, 2017) filma frantziarra proiektatuko dugu,  Zinok bere aita galduaren bila egiten duen bidaia partekatu ahal izango dugu. filma aurkeztu eta solasaldia gidatzera Errespetuz elkarteko Sarai Montes eta Ares Piñeiro etorriko zaizkigu.

 

9-doigts

9 hatz (9 Doigts, François-Jacques Ossang, 2017) zinema beltza da. Azaroaren 19an Amaieraraino intrigatuta edukiko gaituen thrillerraz gozatuko dugu. Filma aurkeztera Iñaki Ortiz etorriko da “El Contraplano”-ko Zine kritikaria.

 

 

Sweet Country

Azaroko programazioarekin bukatzeko Azaroak 26-an  Warwick Thornton-ek zuzendutako Sweet country. 2017 urtean Venezia eta Torontoko zinemaldietan sari bana irabazita datorren western Australiarra. 1929-an gertatutako historia batean oinarritutakoa.

 

 

 

 

Eta aurrerapen moduan hurrengo bideoa

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s