Hurrengo bi-hilabeteko programazioa aurkezteko gatoz gaur, urteari agur eta ongietorri esateko programazio bikaina prestatu dugu lakoan gaude eta zuen gustukoa izango delakoan gaude.

Abenduak 3 izango da lehen eguna,Heartsone (Guðmundur Arnar Guðmundsson, 2016) ikusteko aukera izango dugu,Veneziako zinemaldian queer lehoia irabazita dator, nerabezaroko autoezagutza baten istorioa.

Abenduan 10-ean Kresalako aspaldiko laguna dugun Juanmi Gutierrez-ek bere azken lana aurkeztuko digu, Baules (Juanmi Gutierrez, 2018). Egun berean Lekeitioko zine bilera eta kimuak katalogorako aukeratua izan den Zain (Pello Gutierrez, 2018), ikusi ahalko dugu. Ziur gaude aita semeekin arratsalde ahaztezina igarako dugula.
Urtea amaitzeko orain dela urtebatzuk banatzen hasi ginen Kresala Zinekluba saria banatuko dugu abenduak 19 asteazkenean. Ekitaldi honetarako Antzoki Zaharrera lekualdatuko gara. Bertan saria banatu eta omenduak lan egin duen pelikula batekin gozatu ahal izango dugu.

Gabonak eta Dock of the bay jaialdia eta gero urtarrilak 14-an bueltatuko gara Trueba aretoetako saioetara. Urteko lehen egun honetan kide sortzaile dugun Juan Berasateguik In Zeiten DesAbnehmenden Lichts (Matti Geschonneck, 2017) aurkeztuko digu. Bruno Ganz aktore handiak parte hartzen du. Bertan 2 alemanien amaierako errealitate bat ikusiko dugu.

Danborren hotsa oraindik belarrietan dugula Urtarrilak 21-ean Galiziatik A estación Violenta (Anxos Fazáns, 2017) aurkeztera zuzendaria bera gerturatuko zaigu. Eguna borobiltzeko beste zuzendari gipuzkoar batek, Miren Mujikak Lekeitioko zine bileran saritua izan den Shell Phone lana aurkeztuko digu.

Urtarrila bukatzeko hilaren 28-an filme frantziar bat ekarriko dugu, Isabelle Huppert handiaren azken filmeetako bat Madame Hyde (Serge Bozon, 2017). Filma aurkeztera Donostia kulturako zinema ataleko zuzendari den Josemi Beltran gerturako zaigu.