Otsaileko Programazioa

Otsaila urteko hilabete laburrena izan arren, gure eskeitza oso oparoa izango da, 4 astelehenetan eskainiko ditugu saioak beraien artean oso desberdinak izango direlarik.

Hilabetea asteko otsailaren 4-an 2015-eko Berlingo zinema jaialdian zuzendari onenaren saria irabazi zuen AFERIM!(Radu Jude, 2015) pelikula izango dugu, espainiar estatuan ez zuen distribuziorik lortu baina “Instituto Cultural Rumano”rekin dugun elkarlanari esker Donostian lehenaldiz ikusi ahalko dugu.

Otsailean aurrera goazela Abel & Gordon zuzendari bikote xelebrearen azken lana ezagutzeko aukera edukiko dugu. Paris pieds nus beraien laugarren luzemetraia da, beriaek idatzi, zuzendu eta ekoitzi dute. Slapstick azpigeneroan koka genezake pelikula hau, aditu batzuen ustez humore fisikoaren itzuleraren erakusgarri.

Otsailaren 11-ean filmea aurkeztera Esther Cabero gerturatuko zaigu, Euskadiko filmategiko Kimuak proiektuko koordinatzailea.

Otsaileko 3. astelehenean Zuzendari nafar baten bixita jasoko dugu. 2019-ko Goya sarietara izendatuta egon den Andrea Jaurrieta, bere lehen film luzea ikusteko aukera izango dugu Ana de dia.

Otsaialak 25-ean Donostian aste laburrena ospatuko da, Kresala zinekluban ekimenarekin bat eginnahi izan dugu eta euskal herrian ekoitzitako laburmetraien aukeraketa bat ekarriko dugu. saioan zuzendariak eta ekipoko kideak egongo dira berauek aurkezten.

  • Lekaime (Xanti Rodriguez, 2018)
  • Asfixia (Leire Egaña, 2018)
  • Erroak ( Ane Zuazubiskar, 2018)
  • Ezusteko talka (Imanol G. Gurrutxaga, 2018)
  • Eta gertatu izan balitz (Khuruts Begoña, 2018)
  • Ainhoa (Iván Sáinz-Pardo, 2017)

Leave a Reply