In Memoriam: Juanmi Gutierrez

JUANMI GUTIERREZ-I OMENALDIA / HOMENAJE A JUANMI GUTIÉRREZ

Euskadiko Filmategiak, Donostia Zinemaldiak, Donostia Kulturak eta Tabakalerak, Kresala Zineklubarekin eta Elías Querejeta Zine Eskolarekin elkarlanean, Juanmi Gutierrezi (1945-2019), orain gutxi zendutako zinemagileari, omenaldia eskainiko diote martxoaren 12an. Zinemagile errenteriarraren familiak berak aukeratutako bi film proiektatuko dira 19:00etan Tabakalerako 1 zinema aretoan. Sarrera doan izango da, aretoa bete arte.

Lehendabizi, Gutierrezek 1982an Super-8an grabatu zuen eta Euskadiko Filmategiak digitalizatu duen film labur bat proiektatuko da: Itxoiten. Denboraren iragatea jorratzen du fikziozko film labur honek; emakume batek bere bizimoduan, haurra denetik adinekoa izatera iritsi arte, dituen desioen eta beharren bilakaera azaltzen du. Ondoren, Kany Peñalbak (Zazpi t’erdi) ekoitzitako Angor (2007) dokumentala proiektatuko da. Zinema zuzendaria une horretan lantzen ari zen munduko hilerriei buruzko dokumentalaren prestaketa prozesua kontatzen du filmak. Ustekabean, errealizadoreak bihotz ebakuntza bat izan zuen eta ezusteko horrek proiektua birplanteatzera bultzatu zuen. Hala, gaixotasunaren inguruan bizitako esperientzia pertsonala eta bere egitekoaren irudiak nahasten dira modu interaktibo batean.   

Juanmi Gutierrez batik bat dokumentalaren alorrean nabarmendu zen 70. hamarkadaz geroztik. Bere lanak sarritan aurkeztu zituen Donostia Zinemaldian (hautespen-batzordeko kidea izan zen 1979an), Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian eta baita Kresala Zineklubean ere. Zinemazale sutsua izan zen eta azken egunetara arte maiz etorri zen Tabakalerako zinema aretora programazio desberdinez gozatzera. Sombras en la caverna. El tempo vasco en el cine (1997) liburua idatzi zuen eta Euskadiko Filmategiaren ohiko kolaboratzailea ere izan zen: Ama lur filmari eta Fernando Larruquert zinemagileari buruzko liburuen egilea da. Gaur egun bizirik dirau euskal zinemaren belaunaldi gazteetan hark izandako eraginak -denbora luzez irakasle izan zen Larrotxene Kultur Etxean-.

El próximo día 12 de marzo la Filmoteca Vasca, el Festival de San Sebastián y Tabakalera con la colaboración de Kresala Zinekluba rendirán homenaje al cineasta recientemente fallecido Juanmi Gutiérrez.

A las 19h en la sala de cine de Tabakalera y con entrada libre hasta completar aforo, se proyectarán dos trabajos del cineasta errenteriarra que han sido seleccionados por su propia familia. En primer lugar, se podrá ver su cortometraje de 1982 Itxoiten, rodado en Super-8 y digitalizado por la Filmoteca Vasca. Se trata de un cortometraje de ficción que trata sobre el paso del tiempo a través de la evolución de los deseos y necesidades de una mujer a lo largo de su vida, desde que es niña hasta que envejece. También se verá su largometraje documental Angor (2007), producido por Kany Peñalba  (Zazpi t’erdi). Narra el proceso de preparación de un documental sobre “cementerios en el mundo” del propio director. Inesperadamente, una operación de corazón le hizo replantearse su trabajo. La experiencia personal de su enfermedad y las imágenes de su trabajo se mezclan aquí en una relación interactiva.

Juanmi Gutiérrez ha sido un cineasta vasco destacado sobre todo en el ámbito del documental desde los años 70. Ha presentando muy a menudo sus películas en el Festival de San Sebastián (del que también fue miembro del comité de selección en 1979) y también en Kresala Zinekluba. Cinéfilo apasionado, ha frecuentado la sala de Tabakalera en sus distintas programaciones hasta sus últimos días. Y también fue  un habitual colaborador de la Filmoteca Vasca firmando libros sobre Ama lur y Fernando Larruquert. Su influencia en las jóvenes generaciones del cine vasco, también como docente, permanece viva.

Leave a Reply