Apirila – Maiatzeko programazioa

Ikasturteko azken hilabeteetan eskainiko ditugun pelikulak oso jatorri desberdinetak dira. Horrexegatik denon gustoko eta interesgarri jotzen ditugun filmak ekarrriko ditugu.

Denboraldiko azken bi-hilabeteari hasiera emateko Stanley Donen handia omenduko dugu, Apirilaren 15-ean bere INDESCREET (1958) filma eskainiz. Gary Grant eta Ingrid Bergman ditu protagonista komedia erromantiko klasiko honek. Mikel G. Gurpegui zinema kritikaria gonbidatu dugu filma aurkeztera.

Apirila bukatzeko estreinaldi poloniar bat, MUG (Malgorzata Szumowska, 2018). Berlinen 2018-an epaimaiaren sari handia lortu zuen. filme honetan Jacek ezagutuko dugu munduko kristo handiena eraikitzen debilen langile bat. Filmea aurkeztera eta solasaldian parte hartzera Julen Figueras kazetaria gerturatuko zaigu.

Maiatza hasteko azken urteotan ohikoa den elkarlan batekin gatoz, D’A Film Festival zinemaldiarekin elkarlanean, aurten bi saiorekin gainera. Hasteko, maiatzaren 6an TARDE PARA MORIR JOVEN (Dominga Sotomayor, 2018), Locarnon zuzendari onenaren saria jasotako filma, Lur Olaizolaren aurkezpenarekin.

Maiatzaren 13an, Tour D’Aren baitan ere, RAY & LIZ (Richard Billingham, 2018) britaniarra, Izaskun Arandia ekoizle eta zuzendaria gonbidatu dugu solasaldia gidatzera.

1996an zuzendariak “Ray’s a laugh” argazki liburua argitaratu zuen, bere familiaren egunerokotasuna erretratatuz, gero 1998-an fishtank dokumentala eta 20 urte geroago bere familiaren historia fikzionatua dakarkigu.

Museoen nazioarteko egunaren inguruan Déborah García historialari eta zinema kritikariak MANIFESTO (Julian Rosefeldt, 2015) film bitxia aurkeztuko digu maiatzaren 20an. Manifestu politiko-kultural desberdinak oinarri hartuta dakarkigun pelikula honetan. Dogma, Dadaismoa, Kapitalismoa, Komunismoa, … denak Cate Blanchetek gorpuztuak. Saio hontarako Bikendi Cadeloren bixita ere jasoko dugu. Bikendik Aarhus 2017 kultur hiriburutzaren barnean Manifesto arte instalazioaren ardura izan zuen.

Eta denboraldia amaitzeko publikoaren pelikula, MArtxoko lehenengo 2 astelehenetan saioetara gerturatutako ikusleek bozkatutatako pelikula: Kenji Mizoguchi-ren CUENTOS DE LA LUNA PÁLIDA maisulana, maiatzaren 27an. Aurkezpena Fernando Mikelajauregik, Kresala zineklubeko sortzaile denak, egingo digu.

Leave a Reply