IRAILA – URRIKO PROGRAMAZIOA

Uda agurtu eta Zinemaldia pasa ondoren, ohiko programazioarekin itzuliko gara. 19-20 kurtsoa osatuko duten filmak, hauek dira:

LA SEÑORITA OYU (1951)

Kurtsoko lehen filma (Irailaren 30) eta baita, Kenji Mizoguchiren atzera begirakoaren lehenengo filma ere: LA SEÑORITA OYU.

Ez galdu, Shinnosukeren historia. Shizurekin ezkontzen da, bere ahizpa den Oyurengandik gertu egoteko. Beraien artean, harreman berezi bat sortuko da.

Filmaren aurkezpena eta ondorengo solasaldirako, Elias Querejeta Zine Eskolako gonbidatuak edukiko ditugu.

EL DESPERTAR DE LAS HORMIGAS (2019)

Urriaren 7 an, Antonella Sudasassi-ren txanda da. Filmak, sistema patriarkalaren biktima den Isa izeneko emakume bat aukeztuko digu.

69º Berlinaleko Forum sailean eta Malagako Zinemaldiko sail ofizialean lehiatu da.

Filmaren aurkezpena eta ondorengo solasaldian, gurekin egongo da Teresa Sala, kazetaria eta HEMEN-eko kidea.

LA VIDA SIN SARA AMAT (2019)

Urriak 14ean, Laura Jou zuzendari katalanaren lehen filma aurkeztuko degu. Gainera, bera edukiko dugu gonbidatu bezala.

LA VIDA SIN SARA AMAT, Pep Puigen eleberri batean oinarrituta dago eta 80 hamarkadako udara batean murgiltzen gaitu.

Aktoreen artean, Biel Rossell, Maria Morera eta Francesca Piñon, aurkitzen dira.

Cuando fuimos brujas (1990)

Hurrengo astelehenean, urriak 21, film hau ikusteko aukera izango dugu. Filma Björk gazte bat du protagonista bezala.

Aurkeztera, Begoña del Teso kritikaria etorriko da.

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearekin kolaboraziorekin egingo degu saio hau.

Leave a Reply