AZAROKO PROGRAMAZIOA

Azaroa iristear dago eta berarekin batera, film gehiago datoz. Beraiekin batera hainbat gonbidatu berri eta kolaborazioak edukiko ditugu. Hau da, hurrengo hilabeteko programazioa:

LOS MÚSICOS DE GION (1953)

Kenji Mizoguchiren atzera begirakoaren hurrengo filma, ikusteko aukera izango dugu azaroak 4ean. Geishen arteko harremana eta ahizpatasuna, gai bezala berreskuratzen duen lana da.

Aurkezpenean eta ondorengo solasaldian, Antonio M. Arenas (zine kritikaria eta EQZE-ko ikaslea) egongo da gonbidatu bezala.

CHICA SERIA Y RESPONSABLE (2019) + NOTRE ÉTRANGÈRE (2010)

Azaroak 11ean, Pobrezia Orekin kolaborazioa errepikatuko dugu. Saio berezi honetan, Burkina Fasotik datorren NOTRE ÉTRANGÈRE filma eta CHICA SERIA Y RESPONSABLE kortoa ikusi ahalko ditugu.

Zero Pobrezia Plataformarekin elkarlanean antolatutako saio hau, doako izango da. Ez galdu, Parisen bizi den Amy eta Espainian neskame bezala lan egiten duten emakumeen historiak.

Aurkezpenera eta solasaldira, Pobrezia 0 eta SOS Arrazakeriako kideak etorriko dira.

PASEKO TXORIAK (2019)

Azaroan 18an, Juanmi Gutierrez zinemagile eta pentsalaria omenduko dugu. Pantaila handian, bere azken proiektua aurkeztuko da.

Afrikatik zetozen etorkin taldeen egoera eta Irunen aurkitu zuten, eskuzabaltasuneko mugimendua isladatu zituen Juanmi Gutierrezek, film honetan.

Saio honetako aurkezpenean, gonbidatu bereziak edukiko ditugu: Kany Peñalba eta Pello Gutierrez.

DÉJAME CAER (2018)

Hurrengo astelehenean, Islandiako DÉJAME CAER filma ekarriko dugu Truebara. Baldvin Zophoniasson da zuzendaria.

Kirolari eta ikasle bikaina den, Magnea, bere inguru aberatsa alde batera utziko du Stella-ren nortasuna eta ez ohiko bizitzarekin liluratuta.

Azaroak 25ean, Magnearen bizitzaren erabateko aldaketa gertutik ikusteko aukera eskaintzen dizuegu.

3000 nights (2015) – TABAKALERAN

Donostiako udalarekin eta SODePAZ Elkartearekin elkarlanean antolatutako saio honetan, 300 NIGHTS filma ikusteko aukera edukiko dugu.

Baina, Trueban izan beharrean, doako saio hau Tabakaleran izango da, azaroak 26ean.

Palestinar irakasle gazte batek kartzela israeldar batean erdituko du, bertan haurra babesten, bizirauten eta esperantza bizirik mantentzen saiatuko da.

Leave a Reply