Hurrengo hilabetearen programazioa prest daukagu. Beti bezala, Mizoguchi maisuaren film batekin hasiko gara, baina sorpresaren bat ere egongo da. Hemen dezute programazioaren aurrerapen bat.
La mujer crucificada (1954)

Abenduak 2an, Kenji Mizoguchiren atzera begirakoaren film berri bat ikusgai edukiko degu.
Kasu honetan, Yukiko izango da protagonista eta amaren etxera itzuliko da, musika ikaslea baten suizidio saiakeraren ostean. Baina, bertan Matoba doktorearekin topo egingo du.
Aurkezpenean, gurekin izango da Alfredo Ruiz, Elias Querejeta Zine Eskolako ikaslea.
fourteen (2019)

Abenduak 9an, Dan Sallit zuzendu duen FOURTEEN filma ikusteko aukera izango dugu.
Hamarkada baten joatean, Jo gaztea geroz eta disfuntzionalagoa da. Bere lagun Marak, izaera egonkorragoa duenak, bere bizitzarekin darrai Jo-ren halabearrezko prozesua begiesten duen bitartean.
Gonbidatu bezala, Lur Olaizola (Tabakalerako ikusentzunezko programaren koordinatzailea) etorriko da.
VOLVER (2006) – ANTZOKI ZAHARREAN

Pedro Almodovar zuzendariaren VOLVER filma ikusi ahalko degu, abenduak 16an. Baina, Trueban izan beharrean, Antzoki Zaharrean izango da.
Filma, Kresala Sariaren galaren barnean kokatuta dago. Aurten, saria Yuri Beringolari emango zaio.
Raimunda Madrilen bizi da bere familiarekin. Bera eta Sole, bere ahizpa, amaren falta sumatzen dute, sute batean hil zena. Baina, ustekabean, ama agertuko da.
CREATIVE CONTROL (2017)

Abenduak 23 ko saioa, Kubo-kutxa aretoarekin elkarlanean antolatu dugu. 18:00tan Daniel Canogar artistaren “Oroitzapenlikidoak” erakusketara bisita gidatua egongo da Iñaki Ortiz-en (El Contraplano-ko zine kritikaria) eskutik. Ondoren, CREATIVE CONTROL filma ikusi ahalko degu.
Brookyn-en asmatzaile batek errealitatea areagotzeko betaurreko batzuk egiten
ditu. Horiekin bere lagun minaren neska-lagunaren avatar bat sortzen du., baina
amets teknologiko hau bere aurka biratuko da.
The breadwinner (2017)

Abenduak 30ean, saio berezi bat daukagu. Berriz, animaziozko film bat daukagu eta euskarazko azpidatziekin egongo da. Familian ikusteko film polit bat.
Parvana talibanen agindupean dagoen Kabul-en bizi den hamaika urteko neska
bat da. Bere aita atxilotzen dutenean, familia baliabiderik gabe geldituko da.
Emakumeek debekatuta dutenez dirua irabaztea, Parvana mutil batetan
bihurtuko dute lan egin ahal dezan.