Hilabete berria iristear dago eta baita ere, programazio berria. Hemen duzue martxoan zehar ikusgai edukiko ditugun filmak.
EL INTENDENTE SANSHO (1954)

Kenji Mizoguchi maisuaren, beste film ikusgai izango dugu (Martxoak 2an).
Eian garaiaren (XII. Mendea) bukaeran, herri bateko gobernatzailea erbesteratua izan da. Naiz eta bere familiak berarekin joan nahi duen, ezin izango dute, ustezko emakume-apaiz atso batek engainatuta esklabo bezela salduta izango baitira, ama alde batetik eta seme-alabak bestetik.
Aurkezpenean, gurekin izango da Diana Santamaría, Capricci Cinema-ko ordezkaria.
AMA LUR (1968) – SAN TELMO MUSEOAN

Saio berezi bat ere izango dugu hilabete honetan. Martxoak 6ean, AMA LUR filma ikusiko dugu.
Ama Lur Euskal Herriari egindako kantua da, hau da, bere lurren eta gizakien inguruko ikuspuntu bat. Euskal Herria, Pirinioen magalean eta Bizkaiko Golkoaren itsasbazterrean kokatuta dagoen komunitate etniko bereiziaren adibide ezohikoa da; ehun menderen ondoren, kokapen berean herri bezala gauzatu den eta bizimodu aktiboa eginez bere nortasuna garatuz, iraun duena.
CURIOSA (2019)

Martxoak 9an, Frantziatik datorren CURIOSA filma ikusiko dugu.
1985ko Parisera bidaiatuko dugu eta bertan Pierre, Henri eta Mari ezagutuko ditugu. Pierre eta Henri, Marierekin maiteminduta daude. Filma haien arteko erlazioa kontatzen du.
Aurkeztera eta ondorengo solasaldira, Esther Cabero Euskadiko Filmategiko langilea eta Kimuak proiektu arduraduna hurbilduko da.
MUSEO (2018)

Martxoak 16ean, Gael García Bernal protagonista bezala duen filma ikusteko aukera izango dugu. Mexikotik datorren MUSEO filma, hain zuzen.
1985ean Mexiko Hiriko Antropologia Museo Nazionaleko artefaktu prehispaniko batzuen lapurretaren inguruko gorabeherak kontatzen du.
Aurkeztera, María José Noain, antropologa eta arkeologa, etorriko da.
FORTUNA (2018)

FORTUNA, txuri beltzean dagoen filma, astelehena 23ean pantaila handian ikusiko dugu.
Fortuna, 14 urteko neskato etiopiarra da eta berarekin batera hainbat abentura bizitzeko aukera izango dugu. Dena, Suitzako Alpeetan gertatuko da.
Gonbidatu bezala gurekin izango da, Juan Berastegui, Kresala Zineklubeko fundatzaile bat.
BLAZE (2018)

Martxoak 30ean, Truebako pantaila musikaz beteko da. Astelehen horretan, Blaze Foley (Texas 1949 – Nashville, Tenessee 1989) country abeslari eta musikagilearen bizitza ezagutuko dugu.
Ethan Hawke zuzendutako BLAZE filmari esker, egingo dugu musikalariaren bizitzaren zeharkako bidaia.
Aurkezpenera, Nacho Rodriguez, Kresala Zineklubeko kide ohia etorriko da.