Hilabetea amaitzen dihoa eta etxetik, zuekin egoteko apustua egin degu. Zinema aretoan ezin garenez ikusi, gaur egungo teknologi berriei esker ikusi, entzun eta irakurri ahalko diguzue. Horregatik, erne egon gure web orrialdean eta sare zosialetan ipintzen ditugun post-ei.
Lehengo astelehenean, LA SEMILLA DEL DIABLO filmarekin hasi genuen zuzenekoak egiten. Ez da bakarra izango. Hurrengo astetik aurrera hainbat zuzeneko ditugu programatuak gure Instagramean disfrutatzeko. Saio berri hauetan, ez da filma ikusiko, solasaldiak bakarrik izango direlako eta gure Instagrameko kontuan ikusi ahalko dira. Hauek dira hurrengo eguneko solasaldiak:

Astelehena 23ean 19:30 tan, JESUCRISTO SUPERSTAR (Norman Jewison, 1973) filmari buruz hitz egin ahalko degu. Gonbidatu bezala, Ainhoa Marzol (Código Nuevo-n irakurri ditzazkezue bere artikulu interesgarriak) izango dugu.
JESUCRISTO SUPERSTAR filma, FILMIN aurkitu dezakezute ikusgai. Hemen duzue link-a: https://www.filmin.es/pelicula/jesucristo-superstar

Ostirala 27an saioa izango dugu. Gainera, saio bikoitza izango da. Arratsaldeko 18:30tan, Ane Irazabal (kazetaria) gurekin izango, bere dokumentalaren euskarazko solasaldia egiteko. Baina ez kezkatu, 19:00, berriz egongo da Ane gurekin eta kasu honetan, solasaldia gaztelaniaz izango da.
AWLAD Dokumentala, VIMEO-n aurki dezakezute doan ikusgai: https://vimeo.com/378245030

Hilabetea amaitzeko, LA HIJA DE UN LADRÓN filmaz hitz egin ahalko degu, bere zuzendariarekin. Astelehena 30ean, arratsaldeko 19:30tan, Belen Funes-i galderak egiteko aukera izango dezute.
LA HIJA DE UN LADRÓN, Mujeres de Cine-n ikusiko ahalko da eta baita ere, FILMIN-en egongo da ikusgai: https://www.filmin.es/pelicula/la-hija-de-un-ladron
