Uda iristen ari da eta Kresala Zineklubak ez du galdu nahi, berriz elkar ikusteko aukera. Horregatik, ilusio askorekin, udako programazio eder hau antolatu dugu Tabakalerako Kutxa Kultur espazioan. Filmez eta beraien solasaldiez gain, beste ekitaldi berezi batzuk antolatu ditugu. Gurekin, hainbat gonbidatu ezagun izango dira.
Hemen duzue aurrerapen bat. Saio hauetaz gehiago jakiteko, erne egon gure webgunera eta sare sozialetara. Laster berri gehiago datoz!
Uztailak 6 – a king in new york (1957)

1957an, Charles Chaplin-ek A KING IN NEW YORK filma estrenaitu zuen. Urte batzuk geroago, Kresala Zinekluban ikusteko aukera izango dugu.
Gainera, egun hartan, mahai-inguru interesgarri bat edukiko dugu: “Itxialdia eta profesionalak: nola eragin dio Covid-19-aren pandemiak zinemagintzan?”
- Jara Ayucar (Zineuskadi)
- Esther Cabero (Kimuak)
- Ekain Albite (Zuzendaria)
UZTAILAK 13 -SEXO, LIES AND VIDEOTAPE (1989)

Astelehen berri batekin batera, film berri bat iritsko da. udako programazio honetara. Uztailak 13ean, Steven Soderbergh zuzendariaren SEX, LIES AND VIDEOTAPE filma ikusiko dugu.
Aurreneko egunean bezala, mahai-inguru bat edukiko dugu saio honetan: “Itxialdia eta kritikariak: Iraultza ekarriko al du Covid19-ak zinea ikusteko moduan?” Kasu honetan, Sandra Rozas (El Contraplano) izango da saioko moderatzailea. Baita ere, gurekin izango dira:
- Iñaki Ortiz
- Nacho Rodríguez
- Ricardo Fernandez
UZTAILAK 20 – UPSTREAM COLOR (2013)

Udako azken saioa eta amaiera borobila izateko, Shane Carruth zuzendariaren UPSTREAM COLOR filma ikusteko aukera izango dugu.
Astelehen berri honetan, mahai-ingurua “Itxialdia eta programatzaileak: Nolakoa izango da normaltasun berria zine aretoetan?” buruz izango da. Egun honetan, gonbidatu hauek izango dira gurekin:
- Iñaki Elorza (SADE)
- Alfonso López (Bang Bang Zinema)
- Maialen Beloki (SSIFF)