Lehenengo saioa (Uztailak 6) iristear dago. Badakigu pandemiaren beldurraren ondorioz, oraindik kostako zaizuela batzuei, zinema aretoetan sartzea. Baina aire zabalean balitz? Eta gainera, gonbidatu interesgarriez beteriko mahai-inguruak entzuteko aukera baldin badago?
Kendu beldurrak eta gurekin bildu zaitez, Kutxa Kultur-eko Terrazan (Tabakaleran) ospatuko ditugun saioetan. Zuen zain egongo gara eta horregatik, hemen duzue ziklo berri honen informazio osoa. Udako ziklo hau, Kutxa Kultur Gauak 2020-ren barnean ospatuko da.
Saioak arratsaldeko 20:30tan hasiko dira. Sarrerak 3€ balio dute (kontsumizio bat barne) eta online erosi ahalko dira kutxako webgunean. Sarrerak erosteko, saio bakoitzean link bat aurki dezakezute.
UZTAILAK 6 – A KING IN NEW YORK (1957)

Charles Chaplin zuzendutako film hau, 1957an estreinatu zen eta uztailak 6ean, Kutxa Kultur Terrazan ikusteko aukera izango dugu.
Baita ere, gonbidatu berezi batzuk entzuteko aukera izango dugu. Gonbidatuak, “Nola eragin dio Covid-19-aren pandemiak zinemagintzari?” gai bezala duen mahai inguruan arituko dira hizketan. Gurekin izango dira:
- Jara Ayucar (Zineuskadi)
- Esther Cabero (Kimuak)
- Ekain Albite (Zuzendaria)
Sarrerak erosteko klik egin dezakezute hemen: Sarrerak A King In New York
UZTAILAK 13 -SEX, LIES AND VIDEOTAPE (1989)

Astelehena 13an, mahai-inguruaz gain, Steven Soderbergh zuzendariaren SEX LIES AND VIDEOTAPE filma ikusiko dugu.
Egun hortan, mahai-ingurua “Hollywooden krisi berria, aurrekoek konpondu duten moduan” gaiaren inguruan jorratuko da. Moderatzera Sandra Rozas (El Contraplano) etorriko da eta berarekin batera, gonbidatu hauek egongo dira:
- Iñaki Ortiz
- Nacho Rodríguez
- Ricardo Fernandez
Link honetan, sarrerak erosi ahalko dezute: Sarrerak Sexo, Lies and Videotape
UZTAILAK 20 – UPSTREAM COLOR (2013)

Zikloko azken eguna eta azken filma: Shane Carruth zuzendariaren UPSTREAM COLOR.
Aurreneko saioetan bezala, mahai-inguru bat ere edukiko dugu. Egun hortako gonbidatuak, “Zinema aretoetan normaltasun berria nola izango da?” galderaren inguruan hitz egingo dute. Gurekin izango dira:
- Iñaki Elorza (SADE)
- Alfonso López (Bang Bang Zinema)
- Maialen Beloki (SSIFF)
Sarrerak lortzeko: Sarrerak Upstream Color