URTARRILEKO PROGRAMAZIOA

Kresala Zineklubeko urte berri honi hasiera emateko, SWALLOW filma aukeratu degu. Wong Kar-Wai zuzendariaren atzera begirakoaren lehen filmak, osatuko du hilabete honetako programazioa. Bi saio baino ez ditugu izango, Eguberri eta San Sebastian jaiak tartean daudelako.

Gogoan izan murrizketen ondorioz ez dugula ordu finkorik izango saioetan. Ordua, astez aste, iragarriko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero, jarraitu gure sare sozialak eta webgunea. Era berean, gurekin harremanetan jar zaitezkete info@kresalazinekluba.com helbidean.

URTARRILA 12: SWALLOW (2019)

SWALLOW Carlo Mirabella-Daviesek zuzendutako filma da. Hainbat jaialditan parte hartu ondoren, urtarrilaren 12an Donostira iritsiko da. Gu harritzeko prest dator. Lortuko al du?

Hunter haurdun dagoela jakin berri duen etxekoandre bat da. Hala ere, ezagutzen ez duen arrazoiren batengatik, bere osasunerako arriskutsuak diren objektuak kontsumitzera tentatua sentitzen da, bere senarraren eta bere familiaren begien aurrean oharkabean pasatzen ez den obsesio bat. Laster konturatuko da zerk bultzatzen duen bere burua zauritzera.

URTARRILA 26: 2046 (2004)

Urtarrila 26an, Wong Kar-Wai zuzendariaren 2046 filma ikusi ahal izango dugu pantaila handian. Aurretik esan bezala, Kresala Zineklubaren atzera begirako berria osatuko duten hainbat filmetako lehena izango da.

Idazle bat, etorkizunaz idatzi nahi bazuen ere, iraganaz idazten ari zen. Bere eleberrian, tren misteriotsu bat irteten zen noizbehinka 2046 urteruntz. Bertara igotzen ziren guztiak helburu berdina zuten: haien oroitzapen galduak berreskuratu. Ziotenez, 2046an ez zen ezer aldatzen. Inork ez zekien hori horrela zen, hara bidaiatu zuen inor ez baitzen inoiz bueltatu. Salbuespen batekin.


Leave a Reply