EKAINEKO PROGRAMAZIOA

Ekaina iritsi da! Uda laster iritsiko da! Bitartean, igo gaitezen Kresala Zineklubaren trenera eta eseri aukeratutako eserlekuan. Bidaia hastera doa! Hong Kong, Espainia,.. izango dira gure oraingo helmuga turistikoak. Prest zaudete? Bagoaz! Hemen duzue ekaineko programazioa eta bidai honetako geltokiak.

Gogoan izan murrizketen ondorioz ez dugula ordu finkorik izango saioetan. Ordua, astez aste, iragarriko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero, jarraitu gure sare sozialak eta webgunea. Era berean, gurekin harremanetan jar zaitezkete info@kresalazinekluba.com helbidean.

EKAINAK 1: HAPPY TOGETHER (1997)

Lai Yiu-Kai eta Ho Po-Wing amodiozko erlazio sutsu batean murgilduta daude. Hong Kongetik Argentinara bidaiatzen dute, baina herrialde berrira iritsierak gauzak aldatuko ditu, eta Hok, bat-batean, Lai utziko du. Azken hau taberna batean atezain asiko da lanean, bere herrialdera bueltatzeko dirua biltzeko asmoarekin. Egun batean, Ho agertzen da, baina gauzak ez dira iada berdinak…

Zergatik ez dira berdinak? Dena aldatuko da? Etorri ekainaren 1an eta uarkitu erantzunak pantaila handian.

EKAINAK 15: VEN Y MIRA (1985)

Ekainaren 15ean, harribitxi hau ikusteko aukera ezin hobea izango dugu. Ez galdu!

Bigarren Mundu Gerran aliatuen garaipenaren 40. urteurrena ospatzeko enkarguzko pelikula. Sufrimenduak pixkanaka gogortutako ume baten begiradatik, gerran bielorrusiar herrixketako biztanleen hilketa sistematikoak kontatzen dituen filma.

ekainak 22: calabuch (1956)

Gerra Hotza bete-betean, Hamilton irakasle jakintsuak energia nuklearraren onurak zituela sinistua zegoen, baina bere hanka sartzearen jabetzeaz, bere sekretu guztiekin ihes egin eta jendearengandik ezkutatuko da. Mediterraneo kostaldeko Calabuch arrantzale herrian babes hartuko du, bertako herritarrei bizitzea bakarrik axola zaie eta oraindik jada gizarte modernoan galduz doazen umorea eta adiskidetasun zentzuak bizirik mantentzen dituzte, eta hori irakasleak oso gogoko du.

Hau izan da irabazle atera den filma. Pasa den hilabetean, hiru aukera eman genituen (Calabuch, Los Jueves Milagro eta Novio a la Vista), horietatik bat aukeratzeko. Ekainak 22an, CALABUCH ikusiko dugu.

Leave a Reply