IRAILEKO PROGRAMAZIOA

Bueltan gara! Hona hemen programazio berriaren parte izango diren lau filmak. Gogoan izan oraindik garaiz zabiltzatela Kresala Laguna Txartela lortzeko. Abuztuaren 14ra arte, gehien gustatzen zaizuena eskatu ahal izango duzue. Hemen, txartelen informazio gehiago eta eskaera formulariorako zuzeneko esteka.

Gainera, abuztuaren 15ean (12:00etatik aurrera), sarreren salmenta irekiko da, hemen.

Ez ahaztu! Sarrera gutxi daude eskuragarri. Zine aretoan ikusiko dugu elkar!

ABUZTUAK 31: BARN (2019)

Eskolako jolas-ordu batean Lykkek, Alderdi Laboristako kide  baten 13 urteko alabak, bere gelako Jamie, eskuineko politikari baten semea zauritzen du. Beranduago, Jamie hospitalean hiltzen denean, gertatutakoaren bertsio ezberdinek jada egoera  zaila eta traumatikoa dena okerragotuko dute.

Abuztuaren 31ean, Dag Johan Haugerud zuzendariaren BARN filma ikusteko aukera izango dugu eta 150 minutuetan, egia jakiten saiatuko gara. Animatzen zarete?

IRAILAK 7: SEULES LES BÊTES (2019)

Irailaren 7an, SEULES LES BÊTES filma iritsiko da Kresala Zineklubera. Misterioz, sekretuz,… betetako filma. Elur-ekaitz baten ostean, emakume bat desagertu egiten da eta bere autoa bide batean agertuko da. Alde egin du? Norbaitek bahitu du?

Are gehiago, bost pertsona desagerpenarekin lotuta daudela dirudi. Bost errudun? Norbait errugabea da? Etorri saiora eta aurkitu galdera horien erantzunak.

IRAILAK 14: PLANTA PERMANENTE (2019)

Irailaren 14ean, Argentinara joango gara. Bertan, Lila eta Marcelak estatuko bulego batean antolatu duten jangela bisitatuko dugu. Baina egun batean, zuzendari berri bat iritsiko da bere diskurtso ziniko eta promesa hutsekin. Jangelaren itxiera eta kaleratzeen olatu batekin, beraien oreka prekarioa suntsituko dira eta eguneroko zereginak biziraupenaren aldeko borroka bihurtzen dituzte.

Inguratu saiora eta ikusi bi emakume hauen borroka. Zuen zain izango gara!

IRAILAK 28: THE KILLING OF TWO LOVERS (2020)

David, bere emaztearengandik banandu ondoren, familia elkartuta mantentzen saiatuko da. Biek adostu dute beste pertsona batzuekin atera ahal izatea, baina Davidek bere bikote ohiaren harreman berria onartzen lanak izango ditu.

Robert Machoian zuzendariak sentimenduz,… beteriko film hau eskainiko digu. Gainera, irailaren 28an, gonbidatu berezi bat izango dugu. Gurekin izango da, El Contraplano-ko Sandra Rozas eta berarekin batera, filma komentatuko dugu.

Leave a Reply