Urria film ugarirekin dator. Hilabetea, Robert Bressonen atzera begirakoaren lehen filmarekin hasiko dugu. Ondoren gure lagunekin (Pobreza Zero eta Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea) antolatutako bi saio interesgarriak edukiko ditugu. Gainera, Bagera Zineforum-eko saioa (urriaren 14ean, Lugaritz Kultur Etxean) eta gonbidatu bereziak ere edukiko ditugu. Atera agenda eta apuntatu datak!
URRIAK 5: AL AZAR, BALTASAR (1966)

Baltasar astoak bere lehen urteak alaitasunez bizi ditu. Heldutasunera iristen denean, ordea, zamabere bezala erabilia izango da, bere jabe desberdinengandik tratu txarrak jasanda.
Urriaren 5ean, film hau pantaila handian ikusteko aukera paregabea izango dugu (Robert Bressonen atzera begirakoaren barruan programatua). Ez galdu!
URRIAK 19: LA MUJER DEL CHATARRERO (2013)

Urriaren 19an, berriz elkartuko gara Zero Pobreziako lagunekin. La MUJER DEL CHATARRERO filma aukeratua izan da Trueban proiektatzeko. Anima zaitez eta ezagutu ezazu gertutik protagonisten bizitza zaila. Saioan gurekin izango da Eduardo García Langarica (Medicus Mundi elkarteen federazioko presidentea).
Senada, odoletan eta sabelean min handiak izaten hasiko da. Ospitalean, premiazko ebakuntza egitea gomendatu diote, baina osasun-estaldurarik ez duenez, ezin du artatu. Bere senarra, Nasif, ebakuntzak balio dituen 500 euroak lortzen saiatuko da.
URRIAK 26: EL MONSTRUO DE ST. PAULI (2019)

Urriaren 26an, saio berezia izango dugu. Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearekin elkarlanean antolatu dugu saio hau eta protagonista St. Pauli-ko monstruoa da. Gainera, Josemi Beltran gurekin izango da (Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen zuzendaria).
St. Pauli, Hanburgo, 70eko hamarkada. Lehen begiratuan, Fritz “Fiete” Honka galtzaile bat da. Aurpegi desitxuratuko gizona gauetan emakume bakartien bila ibiltzen da “Urrezko eskularrua” deituriko tabernan.