ABENDUKO PROGRAMAZIOA

Abendua iritsi da! Baita ere, 2021ko azken programazioa. Baina lasai egon 2022an ikusiko dugu berriz elkar. Bitartean, hemen behekaldean dituzue hilabete honetan ikusiko ditugun filmak (gogoratu Bagera Zineforum-eko saioa izango dugula, abenduaren 16ean).

ABENDUAK 14: LA RULETA DE LA FORTUNA Y LA FANTASÍA (2021)

Abenduaren 14ean, Ryusuke Hamaguchi-ren LA RULETA DE LA FORTUNA Y LA FANTASÍA filma ikusteko aukera ezin hobea izango dugu.

Zoriak eta irudimenak bultzatutako hiru istorio, non emakumezko batzuen bizitzak horien hautu eta damuek markatzen dituzten. Hurbildu saiora eta gozatu emakume hauen historioekin.

ABENDUAK 20 (ANTZOKI ZAHARREAN): TABULA RASA (2004)

Abenduaren 20an, Kresala Zinekluba Saria emango da. Aurreko urteetan bezala, saria eman ondoren, film bat ikusteko aukera izango dugu. Oraingoan, saridunen TABULA RASA proiektatuko da.

Ekitaldia 19:30tan izango da Antzoki Zaharrean eta sarrera doakoa da. Gonbidapenak Antzoki Zaharreko leihatilan jaso daitezke. Ez geratu gonbidapenik gabe!

ABENDUAK 28: DIARIO DE UN CURA RURAL (1953)

Apaiz gazte bat Frantzia iparraldeko herri txiki batera iristen da eta bertan bere lehen parrokiaz arduratzen da. Apaiz-lanak arduraz eta apaltasunez egiten dituen arren, eliztarrek ez dute aintzat hartzen, ezta arbuiatzen ere.

Hau guztia, abenduaren 28an ikusiko dugu Truebako zinema aretoan. Ez galdu!


Leave a Reply