Urtarrilaren 11 bueltatuko gara, programazio berri batekin! Gainera, saio berezi bat izango dugu Antzoki Zaharrean eta Bagera Zineforum-aren saioa ere ospatuko dugu (urtarrilaren 26ean Lugaritz Kultur Etxean).
Urtarrilak 11: RAS VKHEDAVT, RODESAC CAS VUKUREBT? (2021)

Lisa eta Giorgik Georgiako Kutaisi hiriko kale batean kasualitatez topo egin eta bat-batean maitemintzen dira, elkarren izena ere jakin gabe. Hurrengo egunerako geratzen dira, aztikeria baten menpe daudela konturatu gabe. Aurkituko dira inoiz berriz?
Galdera honen erantzuna, urtarrilaren 11ko saiona aurkituko duzue. Ez galdu!
URTARRILAK 14 (ANTZOKI ZAHARRA): THE WIND (1928)

Urtarrilaren 14ean, 19:30tan Antzoki Zaharrean, saio berezi bat izango dugu: The Wind filma zuzeneko musikarekin (Silent Band). Gonbidapenak, Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko lehiatilan lortu ahalko dira, abenduaren 22tik aurrera.
Letty, Virginia-ko gazte bat, Estatu Batuetako ekialdetik Texaseko zelaietara joaten da bizitzera. Haizea geldiezina da eta hondarra bazter guztietara iristen da. Senitartekoen artean maitatua sentitu ezinik, bere borondatearen aurka ezkondu beharko da.
URTARRILAK 18: UN CONDAMNÉ À MORT s’est échappé ou Le vent souffle où il veut (1956)

Robert Bresson zuzendariaren atzera begirakoarekin jarraituko dugu urtarrilaren 18an. UN CONDAMNÉ À MORT S’EST ÉCHAPPÉ OU LE VENT SOUFFLE OÙ IL VEUT filmaren txanda izango da. Zigor Etxebeste izango da saio honetako gonbidatua.
1943ko Apirila, II. Mundu Gerra. Fontaine, Frantziae Erresistentzian nazien okupazioaren aurka borrokan dabilen 27 urteko gazte bat, Gestapok atxilotuko du. Fontainek exekutatuta izango den susmoa dauka, eta bere ihesaldia prestatzen hasiko da.
URTARRILAK 25: A METAMORFOSE DOS PÁSSAROS (2020)

Catarina Vasconcelos zuzendariaren A METAMORFOSE DOS PÁSSAROS filma ikusteko aukera izango dugu, urtarrilaren 25ean.
Beatriz Henriquerekin ezkondu zen 21 urte bete zituen egunean. Henriquek denboraldi luzeak igaro ohi zituen itsasoan, itsas armadako ofiziala baitzen. Lehorrean, Beatrizek landareen bertikaltasunetik ikasi zuen dakien guztia, eta sei seme-alaben sustraiak zaintzeaz arduratu zen. Zaharrenak, Jacintok, nire aitak, txori bihurtzearekin amesten zuen. Beatriz bat-batean hil zen.