Martxoa filmez, kolaborazioz,… beteta dator. BABARDEALA CU BUCLUCSAU PORNO BALAMUC filma berreskuratuko dugu hilabeteari hasiera emateko eta FLEE dokumentala (3 Oscar sarietara izendatua izan da) bezalako proiektuekin jarraituko dugu. Martxoaren 23an, Bagera Zineforum-aren saio berri bat ere izango dugu.
MARTXOAK 1: BABARDEALA CU BUCLUCSAU PORNO BALAMUA (2021)

Hilaren hasieran Radu Jude zuzendariaren film hau berreskuratuko dugu. Martxoaren 1ean ikusi ahal izango da.
Emi eskola-irakaslearen ospea arriskuan dago, norbaitek eduki sexualeko bere grabazio pertsonal bat Internetera igo duelako. Ikasleen gurasoei aurre egin beharko die Emik, eskolatik kanpo nahi dutelako, baina Emik ez du inolaz amore emango. Hiru zatitan banatuta dago filma (zatiak badute nolabaiteko loturarik): paseo bat Bukarest hirian; ondoren, lizunkeriei buruzko saiakera jostalari bat; eta azkenik, hirugarren zatian, borroka iskanbilatsu eta komiko bat.
MARTXOAK 8: BOILING POINT (2021)

Ikuslea jatetxe bateko sukaldera eramaten duen film interesgarria da hau. Ez ezazu galdu! Pantaila handian ikusi ahal izango dugu, martxoaren 8an.
Urteko gaurik jendetsuenean, Londres-eko modako jatetxeetako batean, Andy Jones sukaldari-buru karismatikoa lanean aritu den guztia suntsi lezakeen krisi pertsonal eta profesional baten aurrean ez erortzen saiatzen da. Osasun eta elikagaien segurtasuneko ikuskatzaile baten ustekabeko bisitak langileen gaineko presioa areagotzen du, bezero gehiago eta gehiago iristen diren bitartean.
MARTXOAK 15: PROCÈS DE JEANNE D´ARC (1962)

Martxoaren 15ean, Robert Bressonen atzera begirakoaren beste film bat proiektatuko dugu (PROCÈS DE JEANNE D´ARC).
Erdi aroa, Ehun Urteko Gerra (1339-1453). Frantzia inbaditu zuten ingeles troparen aurkako guda batean harrapatua izan ondoren, Juana de Arco, 19 urteko Orleansgo dontzeila, atxilotuta eta elizako tribunal batek auzipetuta izango da. Sorginkeriaz salatuta eta sutan hiltzera kondenatuko dute (1431).
MARTXOAK 22: MILA (2020)

Aris hospital batean esnatzen da (greziako biztanleriaren zati handi bat bat-bateko amnesia gaixotasun batek jota dago) eta medikuek eguneroko errutina bat jartzen diote bizi berri bat hasteko: kasete batzuk eta polaroid bat izango dira bere lagun berriak.
Ez galdu Christos Nikouren (martxoaren 22an) film bitxi hau ikusteko aukera.
MARTXOAK 29: FLUGT (2021)

Martxoaren 29an, Giza Eskubideen Zinemaldiarekin elkarlanean, inork galdu nahiko ez duen saio hau antolatu dugu. Bertan, Oscar sarietarako hiru izendapen dituen FLEE ikusiko dugu.
Afganistango errefuxiatu batek, bere identitatea ezkutuan mantentzearen baldintzarekin, bere istorio pertsonala kontatuko du. Bere helburua lortzeko zuzendariak animazioa erabiltzea erabakitzen du, bai narratzailea babesteko, baita istorioa bera indartzeko, denbora eta memoria poetikoki konbinatuz.