ABUZTUKO – IRALEKO PROGRAMAZIOA

Bueltan gara! Zinemaz beteriko egunak edukiko ditugu Truebako aretoan. Aki Kaurismaki zuzendariaren bi film eta Libanotik datorren film interesgarri bat beteko dute programazioa. Anima zaitezte eta hurbildu saioetara!

ABISUA: Salgai dauden sarrerak ez daude zenbakituak. Aldiz, Kresala Laguna Txartela (kolore horia) dutenek beraien eserlekua mantenduko dute.

ABUZTUAK 30: VARJOJA PARATIISISSA (1986)

Aki Kaurismaki-ren atzera begirakoaren lehendabiziko filma ikusiko dugu abuztuaren 30ean. Etorri! Aukera bakarra duzue film hau pantaila handian ikusteko!

Niklanderek zabor-kamioi bat gidatzen lan egiten du. Gau batean, bere lankidea hil egingo da eta bere bizitza erabat nahasiko da. Gainera, Ilona izeneko supermerkatu bateko langile batetaz maitemintzen da. “Proletariotzaren trilogiaren” lehen zatia.

irailak 13: COSTA BRAVA, LEBANON (2021)

Libanotik datorren COSTA BRAVA, LEBANON izango dugu ikusgai Trueban (irailaren 13an). Aukera bikaina bertako gertaerak,… gertutik ikusteko. Batzutan lasaitasuna ez da betirako.

Badri familiak Beirutetik ihes egin du bere utopia partikularra hiri handiaren kutsaduratik eta gatazkatik urrun eraikitzeko. Baina kapitalismo globalarekiko erresistentziaren oasi hau gertuko zabortegi baten aurrerapenek eta familiaren barruko arrakalek mehatxatzen dute.

IRAILAK 27: ARIEL (1988)

Programazioa ez dago gaizki. Atzera begirakoaren beste film izango dugu ikusgai, irailaren 27an. Saio honetan, beste pertsonai interesgarri edo bitxi bat ezagutzeko aukera emango digu zuzendariak.

Taisto Kasurinen berak egin ez duen krimen batengatik espetxeratua da. Kartzelan dagoela bere herrialdetik kanpo bizitza berri bat hastea da bere ametsa. Egun batean ihes egitea lortzen du, baina gauzak ez dira berak pentsatu bezela irtengo.

Leave a Reply