URRIKO PROGRAMAZIOA

Zineak ez du atsedenik ezagutzen, ezta Kresala Zineklubeko kideak. Horregatik, hilabete berri honetan hainbat saio interesgarri antolatu ditugu. Gainera, zineklubeko lagun batzuekin elkarlanean! Gogoratu, zuen zain egongo gara Trueban eta orain ere, Antzoki Zaharrean. Hurbildu saioetara!

URRIAK 18: LE HAVRE (2011)

Marcel Marx idazle bohemioa Le Havreko hirian bizitzen jarri da. Zapata-garbitzaile lanetan pozik bizi da, jendearekiko gertu sentitzen baita. Bere literatura anbizioak alde batera utzita, bere bizitzak lasai darrai, baina ume migrante bat azaltzen denean Estatuaren mekanismo hotzen aurka aritu beharko da.

Urriaren 18an, Aki Kaurismaki zuzendariaren LE HAVRE filmaren txanda izango da. Saioa Pobrezia Zero-kin antolatu dugu. Pobrezia Zero-ko kideak saioan egongo dira.

URRIAK 19 (ANTZOKI ZAHARREAN – KRESALA SARIA):

KRESALA ZINEKLUBA, HAMAIKA MUNDUTARAKO LEHIO BAT (2022)

Urriaren 19an, egun berezia izango da. Antzoki Zaharrean, KRESALA ZINEKLUBA, HAMAIKA MUNDUTARAKO LEHIO BAT proiektua ikusteko aukera edukiko dugu. Lehendabiziko aldiz, saioen atzean ibiltzen agrenok, pantaila handian agertuko gara. Sarrerak doakoak dira (urriaren 3tik aurrera eskuragarri, Antzoki Zaharreko eta Victoria Eugeniako Antzokiko leihatiletan).

Gainera, ekitaldi honetan, hiru Kresala Saria emango dugu. Aurtengo saridunak Luis Bergua, Juan Berasategi eta Fernando Mikelajauregui dira.

urriak 25: men (2022)

Tragedia pertsonal bat jasan ondoren, Harperbakarrik erretiratu da Ingalaterrako landazabal ederrera, sendatzeko lekurik aproposena aurkitu duelakoan. Baina badirudi zerbait edo norbait dabilkiola zelatan. Ezkutuko izuaren antzera hasten dena benetako amesgaizto bihurtuko da, bere oroitzapen eta beldur ilunagoek bizi dutena.

Hemen da! Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearekin elkarlanean antolatuta dagoen saio hau, beldurra gorputzean sartu nahiko digu. Lortuko ahal du? Urriaren 25ean, etorri Truebara. Zigor Etxebeste bertan izango da, gonbidatu bezala.


Leave a Reply