Urria – Azaroa: Programazioa

Kresala Zineklubaren 2016-2017 denboraldiari hasiera emango diogu datorren astelehenean, urriaren 3an. IN MEMORIAM sailean, duela hilabete batzuk zendu zen Abbas Kiarostami Iraniar zinemagileari omenalditxoa eginez, EL VIENTO NOS LLEVARÁ (Abbas Kiarostami, 1999) filma pantailaratuko dugu. Gara egunkariko Mikel Insausti kritikariak aurkeztuko du. Urriaren 10ean jarraituko dugu Jordaniako LOBO (Theeb, Naji Abu Nowar, 2014) filmaren emanaldiarekin, iaz Oscar sarietarako izendapena jaso zuen filma, zineklubeko laguna den Zigor Etxebestek aurkeztuta. Urria amaitzeko, hilaren 17an, “Pobreza Cero” GKE-arekin kolaborazioan, doako saioa izango dugu, EL LUGAR DE LAS FRESAS (Maite Vitoria Daneris, 2013) documentalarekin, zuzendariak berak aurkeztuta.

Azaroa hasteko, hilaren 7an Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea-rekin kolaborazioan eta Donostia Kulturak antolatzen duen “’Viva Poe!” zikloaren barruan, animaziozko EXTRAORDINARY TALES (Raúl García, 2015) filma eskeiniko dugu, Josemi Beltran Donostia Kulturako zinema saileko arduradunak aurkeztuta. Azaroaren 21ean, kritikoen arabera urteko estreinaldi onenen artean dagoen THE DUKE OF BURGUNDY (Peter Strickland, 2014), El Círculo del Fotograma webguneko arduradun eta zinea.eus-eko kolaboratzaile den Amaia Garcíaren aurkezpenarekin. Bihilabetea bukatzeko, azaroaren 28an EL GRAN VUELO (Carolina Astudillo, 2014), Malagako zinemaldian dokumental onenaren saria eskuratu zuen dokumentala. Film onekin “Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna oroimen egin nahi diogu. Carolina Astudillo zuzendariak aurkeztuko du bere filma.

programacion-oct-nov_opt

  • Urriak 3EL VIENTO NOS LLEVARA (LE VENT NOUS EMPORTARÁ, Abbas Kiarostami, 1999) – “In Memoriam” saila, Kiarostami zuzendariaren omenez. Aurkezlea: Gara egunkariko MIKEL INSAUSTI kritikaria
  • Urriak 10LOBO (THEEB, Naji Abu Nowar, 2014). Aurkezlea: ZIGOR ETXEBESTE.
  • Urriak 17EL LUGAR DE LAS FRESAS (Maite Vitoria Daneris, 2013) – DOAKO emanaldia Pobreza Cero GKErekin kolaborazioan. Aurkezpena: Maite Vitoria, zuzendaria.
  • Azaroak 7EXTRAORDINARY TALES (Raúl García, 2015) – Donostiako Fantasia eta Beldurrezko Zinemaren Astearekin kolaborazioan. Aurkezlea: Josemi Beltran.
  • Azaroak 21THE DUKE OF BURGUNDY (Peter Strickland, 2014) – Aurkezlea: Amaia García.
  • Azaroak 28EL GRAN VUELO (Carolina Astudillo, 2014) –. Emakumearen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Eguna-ri oroitzapena egiteko saioa. Aurkezlea: Carolina Astudillo, zuzendaria.

Proiekzio guztiak Donostiako Trueba zinemetan izango dira, 19:30etan. 

Leave a Reply