Urte berri bat hasi da. 2019.urtea, zuekin batera amaitu genuen, abenduak 30ean film berezi bat programatuz. Orain ere, zuekin hasi nahi degu urte berri hau. Hortarako, hemen duzue programazio berria.
Los Amantes crucificados (1954)

Kenji Mizoguchi maisuaren atzera begirakoarekin aurrera jarraituko dugu eta horrela, LOS AMANTES CRUCIFICADOS filma ikusgai edukiko dugu (Urtarrila 27ean).
XVII. mendeko Chikamatsu Monzaemon autorearen Kabuki antzezlan baten moldaketa da. Osan eta Mohei-ren arteko amodio erlazioa kontatzen digu.
Aurkeztera, Marc Barceló, EQZE-ko ikaslea, etorriko da.
LETTERS TO PAUL MORRISSEY (2018)

Otsailak 3ean, Paul Morrissey-ri zuzendatako eskutitz interesgarriak ikusteko eta entzuteko aukera izango dugu.
Eskutitz horiek, munduko hainbat tokitatik iritsiko dira. Gainera, 16mm-tan filmatuta dago.
Harribitxi hau aurkezteko, gurekin izango dira, Armand Rovira eta Saida Benzal zuzendariak.
Xulia (kortoa) (2019) + les perseides (2019)

Otsailak 10ean, saio bikoitza izango dugu. Alde batetik, Lur Olaizolaren XULIA kortoa ikusiko dugu eta ondoren, LES PERSEIDES (Alberto Dexeus eta Ànnia Gabarró) filma botako dugu.
Garai desberdinetan egon arren, biek bilatzen dute memoriaren irudikapena.

Bai kortoa eta baita film luzeak, Gijoneko Nazioarteko Zinemaldian egon dira.
Ez ezazue galdu. Saio borobila izateko, aurkezpenera, Lur Olaizola eta Alberto Dexeus zuzendariak hurbilduko dira.
SIN TECHO (2019)

Gijoneko Nazioarteko Zinemaldian estrenaitu zen film hau, Otsailak 17ean ikusi ahalko dugu.
Juan, turisteei marrazkiak salduz gaizki bizi den etxegabea da. Alkohola eta indarkeria atzean uzteko ahaleginak egingo ditu eta berak bakarrik ezagutzen duen paturanzko bidaia hasiko du.
Solasaldian, Xesc Cabot (zuzendaria), Pep Garrido (zuzendaria) eta Enric Molina (aktorea) egongo dira.
EL HOTEL A ORILLAS DEL RÍO (2018)

Otsaileko azken astelehenean (24ean), Hong Sang-soo zuzendariaren EL HOTEL A ORILLAS DEL RÍO botako dugu.
Zuri-beltzean den film honek, hainbat pertsonaien erlazioak ezagutzeko aukera emango digu eta guk jakin gabe, ibai ondoko hotelaren bezeroetako bat bihurtuko gaitu.
Aurkezpenera eta ondorengo solasaldira, Zigor Etxebeste etorriko da.