ABENDUKO PROGRAMAZIOA

2020ko azken hilabetea eta azken saioak. Abenduaren 15etik aurrera, hainbat film desberdin ikusteko aukera izango dugu. Film horietako batzuk, barre eginaraziko digu eta baite ere, atzoko istoriak ezagutzeko aukera emango digu. Gainera, abenduaren 16ean, Antzoki Zaharrean, VII Kresala Zinekluba Saria emango diogu Mane Cisneros-i (FCAT Afrikako Zinemaldiaren sortzailea eta zuzendaria). Zinemaz beteriko abendua dator!

Gogoan izan murrizketen ondorioz ez dugula ordu finkorik izango saioetan. Ordua, astez aste, iragarriko gugu. Informazio gehiago nahi izanez gero, jarraitu gure sare sozialak eta webgunea. Era berean, gurekin harremanetan jar zaitezkete info@kresalazinekluba.com helbidean.

ABENDUAK 15: JOSEP (2020)

Abenduaren 15ean, JOSEP Truebara iritsiko da. JOSEP, oso urrun ez dagoen istorio bat kontatzen digu, kolorez eta sentimenduz beterikoa. Aurel, Le Monde-ko karikaturagileak, zuzendu du animaziozko film hau.

2020eko Cannes-en zigiluarekin dator eta Europako zinema sarietan, animaziozko film onenaren saria irabazteko aukera du. Azkenean saria lortuko du? Abenduaren 15eko saioan jakingo dugu erantzuna eta baita ere, irudien atzean ezkutatzen den istoria ezagutuko dugu.

ABENDUAK 16 (ANTZOKI ZAHARRA): MOTHER, I AM SUFFOCATING. THIS IS MY LAST FILM (2019)

Abenduaren 16an, Kresala Zinekluba Saria emango da. Aurreko urteetan bezala, saria eman ondoren, film bat ikusteko aukera izango dugu. Oraingoan, Lemohang eta Jeremiah Mosese zuzendarien MOTHER, I AM SUFFOCATING. THIS IS MY LAST FILM ABOUT YOU proiektatuko da.

Ekitaldia 19:00tan izango da Antzoki Zaharrean eta sarrera doakoa da. Gonbidapenak Antzoki Zaharreko leihatilan jaso daitezke. Ez geratu gonbidapenik gabe!

ABENDUAK 22: SAINT FRANCES (2019)

Gabonak oso gertu eta gu, Kresala Zinekluban,, SAINT FRANCES filmaz gozatzeko aukera izango dugu. 34 urteko Bridgeten bizitzara hurbiltzen gaituen komedia indie amerikarra da SAINT FRANCES. Bridgetek hilabete batzuk daramatza lana bilatzen eta bere bizitzari zentzua emateko etsita. Lortuko al du bere helburua?

Galdera horren erantzuna, abenduaren 22ko saioan aurkituko dugu. Gainera, filmeko pertsonaiek, irribarreak ateratzeko ahalmena dute. Ez galdu saioa!

ABENDUAK 29: IL BIDONE (1955)

Zuekin batera, urteko saioei amaiera emango diogu. Amaitzeko, Federico Fellini zuzendari handiaren film bat aukeratu dugu. Horrela, zuzendari honen jaiotzearen mendeurrena ospatuko dugu ere.

Truebaren pantaila handian, 1955eko Il BIDONE filma ikusi ahal izango dugu. Anima zaitez eta zatoz Fellini ikustera!


Leave a Reply