OTSAILEKO PROGRAMAZIOA

Beste hilabete batez, filmak programatzen eta film desberdinak, harri bitxiak,… ekartzen jarraitzen dugu. Maitasunaren hilabete hontan, normalena izan zitekeen film erromantikoak botatzea, Horren ordez, hau izan da gure programazio aukeraketa. Baina, kontuz, nork dio horietako film bakoitzean ez dagoela maitasuna presente? Saioetara etorri beharko duzu, hori hola den ala ez jakiteko, Izan ere, bakarrik esan dezakegu akzioa, intriga eta drama bezalako generoak, bai egongo direla presente.

Gogoan izan murrizketen ondorioz ez dugula ordu finkorik izango saioetan. Ordua, astez aste, iragarriko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero, jarraitu gure sare sozialak eta webgunea. Era berean, gurekin harremanetan jar zaitezkete info@kresalazinekluba.com helbidean.

OTSAILAK 2: BUIO (2019)

Otsailaren 2an, Emanuela Rossiren BUIO filma iritsiko da Donostira. Hiru ahizpa giltzapetuta, kanpoan egon daitekeenaren beldur, intriga,… dira filma osatzen duten elementuetako batzuk. Horietako batzuk ezagunak egingo zaizkizue, baina ziur gaude ez duzuela espero… Spoiler bat egin aurretik, saiora etorri eta ikusi zer gertatzen den.

Stella gaztea bere aita eta bi ahizpekin bizi da lehioak torlojuz itxita dituen etxe aldendu batean. Urte batzuk lehenago egon zen eztanda baten ondorioz, aita da etxetik atera daitekeen bakarra. Baina bere istorioak gezur handi bat ezkutatu dezake…

OTSAILAK 16: AS TEARS GO BY (1988)

Atzera begirako berriaren bigarren filma. Otsailaren 16an, Wong Kar-Wai zuzendariaren AS TEARS GO BY filma izango da ikusgai.

Bi anai mafia txinatarraren munduan sartzen dira. Bata, gazteena, istiluak ekidin ezinik da, bere izaera oldarkorra dela eta. Bestalde, anaia zaharrenak, maiteminduta, ingurugiro beltz horretatik irten nahi du. Baina lehenago bere anaia gazteari lagundu beharko dio.

OTSAILAK 23: FIGHT GIRL (2018)

Hilabeteko azken saioa. Otsailaren 23an, Bo-ren bizitzan murgilduko gara. Berarekin batera, kickboxing-a gertutik ezagutzeko aukera izango dugu. Gainera, ondo bideratutako amorruak edo gorrotoak, oso urrun eraman zaitzaketela ikusiko dugu. Zatoz saiora eta gozatu FIGHT GIRL (Johan Timmers) filmarekin.

Bo, hamabi urteko neska bat, talentudun baina jenio handiko kickboxing borrokalari bat da. Gainera, bere gurasoen dibortzioa dela eta, hauen haserrealdi etengabeekin distraituta dabil. Bok bere emozioak kontrolatzen ikasi behar du, eta, aldi berean, dena kontrolpean eduki ezin duela onartu.

Leave a Reply