MARTXOKO PROGRAMAZIOA

Martxoko programazioa, emakume zinemagile askoren lanez osatuta dago. Sandra Wollner, Estibaliz Urresola Solagure eta Emma Seligman zuzendarien proiektuak aukeratuak izan dira, Truebako pantailan proiektatzeko. Beraiekin batera, John Cassavetes eta nola ez, Wong Kar-Wai zuzendarien lanak ere izango dira ikusgai. Gainera, hilabete honetan, saio bikoitza izango dugu. Anima zaitez!

Gogoan izan murrizketen ondorioz ez dugula ordu finkorik izango saioetan. Ordua, astez aste, iragarriko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero, jarraitu gure sare sozialak eta webgunea. Era berean, gurekin harremanetan jar zaitezkete info@kresalazinekluba.com helbidean.

Martxoak 2: del incoveniente de haber nacido (2020)

Martxoak 2an, Sandra Wollner zuzendariaren filma ikusteko aukera izango dugu. DEL INCOVENIENTE DE HABER NACIDO filmaz hitz egiteko, Ricardo Fernandez El Contraplano kidea izango da saioan.

Elli androidea, aita deitzen dion gizon batekin bizi da. Oporrak eta gizonak programatutako beste edozer gogoratzeko gai da. Gau batean, basoan sartuko da Elli, oihartzun desagerkor bati jarraituz. Sastraka artean galduta, norbaitek aurkitu eta etxera eramango du. Makina baten eta denok barruan daramatzagun mamuen istorioa da hau.

MARTXOAK 9: POLVO SOMOS (2020) + SHIVA BABY (2020)

Martxoak 9an, emakumeek zuzendutako bi proiekturen proiekzioak izango ditugu. POLVO SOMOS kortoa da horietako bat, eta Estibaliz Urresola Solaguren zuzendaria gurekin izango da saioan.

Jaioterrira itzuli da Ane ezustean, aitonaren hiletan egoteko. Itzultzearekin batera, familiako emakumeekin berriz elkartzeak eragindako tentsioak biziko ditu. Itxura arraroa hartuko du guztiak orduan, ehorztetxean irregulartasunak susmatzen hasten denean.

Beste proiekzioa, Emma Seligman zuzendariaren SHIVA BABY filma izango da. Ikusleari irribarre bat ateratzeko prest dator Donostira. Lortuko du? Galdera horri erantzuteko, saiora hurbildu beharko duzue. Dena ez zen drama izango.

Emakume gazte bat bere buruaren bertsio ezberdinei eusten saiatzen da. Halako batean, Shiv’ah batean gurasoekin dagoela, bere maitale aberatsarekin eta neska-lagun ohiarekin topo egingo du.

MARTXOAK 16: SHADOWS (1959)

Saio honetan, denboran zehar bidaiatuko dugu. Eta aulkitik mugitu gabe! Martxoak 16ean, 1959ko SHADOWS filma ikusiko dugu. Bere zuzendaria John Cassavetes estatubatuarra da.

Benny, Leila eta Hugh New Yorken bizi diren Afroamerikako hiru anai-arreba dira. Leila Davidekin (New Yorkeko intelektual bat) dabil, baina festa batean Tony ezagutuko du eta maitasuna egingo dute. Tonyk Leila mestiza dela jakiten duenean, ezin izango ditu saihestu, arrazari buruzko aurreiritziak sentitzea. Horregatik, Hughek, ez dio utziko bere ahizpa berriz ikusten.

mARTXOAK 23: DAYS OF BEING WILD (1990)

Martxoak 23an, Wong Kar-Wai zuzendariaren atzera begirako film bat ikusiko dugu. DAYS OF BEING WILD aukeratu dugu programazioa ixteko. Hilabeteko azken filma da, baina ez da atzera begirakoaren azkena izango. Oraindik Wong Kar-Wai asko daukagu ikusteko.

Hong Kong, 60. Hamarkada. Yuddy gazte erakargarriak, bera hezi duen prostituta-ohi alkoholikoa bere benetako ama ez dela antzematen du. Honek ez dio esan nahi nor den bere benetako ama. Egoera honek gatazka emozionalak sortuko dizkio Yuddyri , bi emakume bere maitasuna lortzeko borrokara eraman arte.

Leave a Reply