Hemen da programazio berria! Azaroan, hainbat herrialde eta istoriotan zehar bidaiatuko dugu, besaulkitik mugitu gabe. Norbaitek galdu nahi du? Guk ez. Bilatu pasaportea, bidaia laster hasiko baita. Gainera, azaroaren 19an, Bagera Zineforumen geldialdia egingo dugu HAXAN filma ikusteko.
Hauek dira azaroko programazioa osatzen dute filmak:
AZAROAK 9: MOUCHETTE (1967)

Azaroaren 9an, Robert Bresson zuzendariaren atzera begirakoaren saio berri bat izango dugu. Oraingo honetan, 1967ko MOUCHETTE filma ikusiko dugu. Angel Perez (zine kritikaria) izango da gure gonbidatua.
Mouchette hamalau urteko neska gazte bat da, frantziako landazabaleko herri batetan bizitza zaila daramana. Aita alkoholikoa eta ama gaixo-terminala dituelarik, Mouchette bizitzara moldatu gabeko nerabe errebeldea da. Patuaren ihesi, isileko ehiztari bat ezagutzen duenean, bere desioak egi bihurtzeko zorian
AZAROAK 16: LA NOCHE DE LOS REYES (2020)

Datorren asteartean (azaroaren 16an) Boli Kostako kartzela batera joango gara. Espazio hotz eta ilun hartan bizirauten saiatuko zen protagonista ezagutuko dugu. La NOCHE DE LOS REYES da hau guztia erakutsiko digun filma.
Gaizkile txiki bat izututa sartzen da La Macan (Boli Kostako baso baten erdian dagoen kartzela bat). Bertan, presoak dira benetako agintariak. Espetxeko buruak, istorioen kontalari berri gisa aukeratuko du. Zeruko ilargia gorriz tindatzen denean, gaizkileak bere ipuin berezia kontatzen hasi behar du. Gaua aurrera doa, arriskua etengabea da eta irudimenak eta sormenak gainezka egiten dute.
AZAROAK 23: SLALOM (2020)

Txapeldun ohi zorrotz baten gidaritzapean, nerabe batek eski profesionalean etorkizun handiko izar gisa entrenatzen du. Baina erronka handia izango da gaztearentzaz. Horrek dakarren presio fisiko eta mozional izugarritik bizirik irautea.
Azaroaren 23a da entrenamendu zinematografiko honetarako aukeratutako data. SLALOM filmak izerdia bota eta emozio asko sentiaraziko digu, baina gauza bat agindu ahal dizuegu: ez dago txandalean etorri beharrik. Ez gara besaulkitik mugituko. Norbait animatzen da?
AZAROAK 30: BIENVENIDOS A CHECHENIA (2020)

Amnistia Internazionalarekin elkarlanean, azaroaren 30eko saioa antolatu dugu. BIENVENIDOS A CHECHENIA Truebako pantaila handian ikusi ahal izango dugun filma da. Dokumental honi esker, gai desberdinez hitzegingo dugu ondorengo solasaldian.
Errusiako errepublikan nagusi den LGBTQren aurkako mugimendu errepresiboari aurre egiteko bizia arriskuan jartzen duen aktibista talde baten urratsak jarraitzen dituen dokumentala. 2016tik, Ramzan Kadyrov Txetxeniako buruzagi tiranikoa LGBTQ+ kolektiboko txetxeniarren “odol garbiketan” oinarritutako operazio baten egilea izan da, eta bere kidreak atxilotu, torturatu eta exekutatzeko gobernuaren kanpaina bat gainbegiratu du.