APIRILEKO PROGRAMAZIOA

Hilabete berria, programazio berria. Hemen dituzue apirilean ikusiko ditugun filmak. Gainera, saio batean Liliana Torres zuzendaria izango dugu gonbidatu bezala. Ez galdu! Saio interesgarriak datoz!

APIRILAK 12: ¿QUE HICIMOS MAL? (2021)

Apirilaren 12an, ez dugu ¿QUE HICIMOS MAL? filma bakarrik ikusiko. Saioan, Liliana Torres egongo da eta berarekin batera, filma komentatzeko aukera edukiko dugu.

Lilik bikote egonkorra eduki du azken urteetan. Erlazio honetan dena ondo doala badirudi ere, zoriontsu izaten ez duen ezbehar bat dago bere eguneroko bizitzan. Lilik bere iraganari aztertuko du, “zer egin genuen gaizki?” galderari erantzuna eman nahian.

APIRILAK 19: LANCELOT DU LAC (1974)

Apirilaren 19an, Robert Bresson zuzendariaren atzera begirakoarekin jarraituko dugu. Saio honetan, LANCELOT DU LAC ikusiko dugu.

Grial Santua bilatzen urteak eman ondoren, mahai borobilerko zaldunak Camelot-era esku hutsik itzultzen dira. Zeregin ezak eta helburu faltak estalitako tentsioak azaleratuko ditu Lancelot eta Mordred-en artean. Azken honek Lancelot hiltzeko eta bere adulterioa agerian uzteko konspiratuko du.

APIRILAK 26: ATLANTIS (2019)

Ekialdeko Ukraina, etorkizun hurbil batean, Sergyek, trauma osteko sindromea duen soldado ohi batek, arazoak ditu bere errealitate berrira egokitzeko: txiki-txiki egindako bizitza, lur hondatu bat. Lan egiten duen galdategiak ateak ixten dituenean, modu bat aurkitzen du bere tristura gainditzeko. “Tulipa Beltzen” zereginarekin bat egiten du (Errusiarekiko gerrak bere atzean utzitako gorpuak lurpetik ateratzen dituen talde bat).

Apirilaren 26ean, ATLANTIS pantaila handian ikusteko aukera izango dugu.


Leave a Reply