Hemen duzue maiatzeko programazioa! Robert Bresson, Panah Panahi, Lena Lanskih eta Leos Carax zuzendariak zuen zain izango dira asteartero. Ez galdu aukera eta hurbildu gure saioetara!
maiatzak 10: Le diable probablement (1977)

Charles, hogei urteko gaztea (Antoine Monnier), hilda agertzen da Parisko Père-Lachaise hilerrian. Suizidioa edo hilketa da? Ustekabeko topaketek autosuntsiketaren sena deskubritzera eramaten dutela dirudi.
Hurbildu maiatzaren 10ean izango den saiora eta aurki dezagun batera, galdera horren erantzuna. Lortu zure sarrera eta etorri Truebara!
MAIATZAK 17: HIT THE ROAD (2021)

Familia samur baina kaotiko baten istorioa kontatzen du. Paisaia malkartsuetan barrena egindako bidaia batean aurkitzen da, txakur gaixo batez arduratzen da eta elkarri nerbioetatik jartzen zaizkio. Lasai dagoen bakarra anaia nagusi misteriotsua da.
Gogoratu: maiatzaren 17an, Panah Panahi zuzendariaren HIT THE ROAD filma ikusteko aukera aparta izango dugu. Ez zaitez sarrerarik gabe geratu!
Maiatzak 24: NICH´YA (2021)

NICH´YA Donostiako Zinemaldian Kutxabank-New Directors Saria irabazi ondoren, pantaila handi batean ikusteko aukera izango dute ikusleek (maiatzaren 24ean). Animate zaitezte!
Vikak 14 urte ditu eta Uraletako eskualde errusiarreko hiri txiki batean bizi da, hiriburutik kanpo. Basoan, hezeguneetan hazten diren fruituak bildu eta amari laguntzen dio kaleko merkatu batean fruitu horiek saltzen. Eskolako koreografia-eskolak gustatzen zaizkio. Eta haurtxo bat dauka, baina inork ez luke sekula horren berri izan beharko.
MAIATZAK 31: BOY MEETS GIRL (1984)

Alex (Denis Lavant) eta Mireille (Mireille Perrier) dira. 1960an jaio eta Parisen bizi dira, baina oraindik ez dute elkar ezagutzen. Leos Cárax-en opera prima ospetsu honek, zinema mutuaren oroitzapenak erakusteaz gain, Cocteau, Dreyer, Godard edo Bresson bezalako zinemagileen eragina islatzen duela diote.
Maiatzaren 31ean, BOY MEETS GIRL filma ikusiko dugu. Zuen zain izango gara!