AZAROAKO PROGRAMAZIOA

Hilabete berriarekin batera, programazio berria iritsiko da. Azaroan, hiru film eta korto bat izango ditugu ikusgai Truebako pantailan. Gainera, In Memoriam saio bat izango dugu eta bertan, Jean-Luc Godard zuzendaria omenduko dugu. Ez galdu aukera eta hurbildu gure saioetara!

AZAROAK 8: Week-end (1967)

Burgesiaren kataklismoaren ikuspegi berezia Frantziako zuzendari polemiko eta bikainaren eskutik. Alegia apokaliptiko, desliluratu eta satirikoa, Gulliverren bidaia berri bat bezala definitua, burges bikote gazte batengan irudikatutako kontsumo gizartearen kolapsoan zehar. Oro har, oso kritika onak jaso zituen, nolanahi ere: “Godard lurralde hutsa” abisatzen zutenak.

Azaroaren 8an, Jean Luc-Godard zuzendaria omenduko dugu eta pantaila handian bere WEEK-END filma ikusteko aukera izango dugu.

AZAROAK 15: UNE HISTOIRE D´AMOUR ET DE DÉSIR (2021)

Azaroak 15ean, Leyla Bouzid zuzendariaren UNE HISTOIRE D´AMOUR ET DE DÉSIR filma ikusiko dugu. Ez galdu eta etorri Ahmed ezagutzera!

Ahmed, 18 urtekoa, jatorri aljeriarreko frantziarra, Paris inguruan hazi zen. Unibertsitatean Farah ezagutzen du, hiriburura iritsi berri den energia handiko tunisiar gaztea. Inoiz imajinatu ez zuen literatura arabiar sentsual eta erotikoaren bilduma bat aurkitzen duen bitartean, Ahmed Farah-rekin maiteminduko da, eta desioak literalki jota sentitzen den arren, aurre egiten saiatuko da.

AZAROAK 22: O TASQUEIRO (2021) + TULITIKKUTEHTAAN TYTTÖ (1990)

Azaroak 22an, saio bikoitza edukiko dugu. Aki Kaurismaki zuzendariaren bi lan ikusiko dugu Truebako pantailan. Alde batetik, O TASQUEIRO kortoa botako dugu.

Guimaraes hirian egindako “Centro Histórico” pelikula kolektiboaren barnean Kaurismäkik zuzenduriko film laburra. Tabernari bakarti baten istorioa.

Beste alde batetik, TULITIKKUTEHTAAN TYTTÖ filma deskubrituko dugu saio honetan. Emakume gazte batek ohiko lan mekanikoa egiten du pospolo fabrika batean. Etxera iristen denean bere aita maltzurra eta bere amaren maitasun eza pairatu behar ditu. Gauetan dantza egitera ateratzen da,  ondo pasatzeko eta bikotea aurkitzeko asmoarekin, baina ez du zorterik

AZAROAK 29: FEATHERS (2021)

Haurren urtebetetze festa batean, azti batek aita autoritarioa oilo bihurtzen du. Magoa eraldaketa iraultzeko gai ez denean hasiko dira familiaren arazoak. Ama abukatuak egoera zuzendu beharko du bere familia aurrera ateratzeko, gauzak erraz jarriko ez dizkion gizarte patriarkal batean. Zerua eta lurra mugitzen dituen bitartean bere senarra itzultzeko eta bere biziraupena ziurtatzeko, emakumeak erabateko eraldaketa zeharkatuko du.

Gizon bat oilo bihur daiteke? Azaroaren 29an, hurbildu saiora eta aurkitu galdera horren erantzuna.

Leave a Reply