Abenduak 18: KRESALA ZINEKLUBA SARIA LUCIANO BERRIATUARI ETA “EL ULTIMO” FILMAREN PROIEKZIOA

Datorren astelehenean ekitaldi berezia ospatuko dugu Donostiako Antzoki Zaharrean. Luciano Berriatúa zinema historialari eta zaharberritzaileak IV Kresala Zinekluba saria jasoko du Kresala Elkartearen 50.urteurrenaren ospakizunen baitan antolatutako ekimen gisa. Donostia Kultura eta Goethe Institut elkarteekin elkarlenean burututako sari banaketaren ostean, F.W. Murnau zuzendariaren EL ÚLTIMO filma emango da, Berriatúa berak zaharberritutakoa.

Ekitaldia betiko orduan hasiko da, 19:30ean, eta sarrera doakoa izango da, gonbidapenarekin. Hauek Antzoki Zaharreko leihatilan eskuratu ahal izango dira proiekzioaren egunean bertan, goizez edota arratsaldez

 

LUCIANO BERRIATÚA (j. 1949)

Film luze batzuk (El Buscón de Quevedo 1976an, Paco Algora, Francisco Rabal, Ana Belén eta Juan Diego-rekin, besteak beste), dokumentalak eta hainbat film labur, bai fikziozkoak eta baita animaziozkoak ere, zuzendu ditu. Zinema zaharberritzaile eta historialaria ere bada. Orson Welles zuzendariaren zineman aditua, bere “Falstaff – Chimes at Midnight” filma zaharberritu duelarik, baita F.W. Murnau zinemagile alemaniarraren zineman ere, ‘Filmoteca Española’-rako eta Wiesbadengo F.W.Murnau Stiftung-erako bere film gehienak zaharberritu dituelarik. Murnau-ren inguruan “Las técnicas de realización de F.W. Murnau” (1990, Filmoteca de Murcia), “Los proverbios chinos de F.W. Murnau” (1992, Filmoteca Española) eta “Nosferatu, un film erótico-ocultista-espiritista-metafísico” (2010, Divisa) liburuak argitaratu ditu, baita hainbat artikulu Espainia, Frantzia, Italia eta Alemanian ere. Filmoteca Española-rako espainiar film-mutu asko zaharberritu ditu, baita haientzat musika osatu ere. Hala nola Filmoteca de Catalunya-rentzat animaziozko hainbat film zaharberritu ditu, eta zaharberrikuntzan adituak prestatu, orain europako zinema-artxiboetan kargu garrantzitsuak dituztenak. Lau urtez Madilgo ECAM eskolan gidoigintza irakasle izan da, Paris 8 (Frantzia) unibertsitatean irakasle elkartu, eta bere sorkuntzatik Kordobako unibertsitateko Zinematografia Masterrean parte hartzen du.

 

EL ÚLTIMO (Der Letzte Man, F.W. Murnau, 1924)

Der Letzte Mann. Alemania. 1924. 90 min. Dir/Zuz: F.W. Murnau. Fot/Arg: Karl Freund. Act/Akt: Emil Jannings, Maly Delschaft, Max Hiller, Emilie Kurz, Hans Unterkircher, Olaf Storm, Hermann Vallentin, Georg John, Emmy Wyda. Drama.

Luxuzko hotel batetako atezaina, denek errespetatzen duten eta bere lanaz harro dagoen adineko gizon bat, komun garbitzaile lanetara degradatzen dute. Bere aurreko lana eta uniforme gabe, bere egoera berria ezkutatzen saiatzen da, baina bere bizitza apurka-apurka desegiten doa.

 

 

Leave a Reply