Otsaila – Matxoa: Programazioa

Hemen dugu hurrengo bi hilabeteotako filmeen egitaraua!

Denboraldi berria datorren astelehenean hasiko dugu, otsailaren 5ean, 2016ko Veneziako zinema jaialdian Fifresci saria eskuratu zuen EL JARDÍN DE JEANNETTE (Une vie, Stéphane Brizé, 2016) frantziar dramarekin. Nacho Rodríguez zinema-zale, kolaboratzaile, Flipesci epaimahaiko kide eta Kresalako lagunak aurkeztuko du saioa eta gidatuko du ondorengo solasaldia.

Hilaren 12an, gaixo dagoen irakasle baten semearen eta herria utzi nahi ez duen nerabe baten arteko ez ohiko harremana kontatzen digun COLUMBUS (Kogonada, 2016) estatubatuar opera primarekin jarraituko dugu. Tabakalerako ikus-entzunezko programaren koordinatzaile Lur Olaizolak aurkeztuko du saioa.

Hilari amaiera emateko EN LA PLAYA SOLA DE NOCHE (Bamui haebyun-eoseo honjaSang-soo Hong, 2017) korear pelikula proiektatuko dugu otsailaren 26an. Gizon ezkondu baten amorante izan den aktore gazte baten hausnarketak jasotzen dituen filma ‘El Contraplano’ webguneko kritikari Iñaki Ortizek aurkeztuko du.

Hilabete berria proposamen interesgarriarekin hasiko da: martxoaren 5ean ‘El círculo del Fotograma’ webguneko arduradun Amaia García JERICÓ, EL INFINITO VUELO DE LOS DÍAS (Catalina Mesa, 2016) dokumentala eta fikzioaren arteko filma defendatzeaz arduratuko da, Jericó herriko emakumeen erretretatua eskaintzen duen kolonbiar pelikula, hain zuzen ere.

Martxoaren 12an DEMASIADO CERCA (Tesnota, Kantemir Balagov, 2017) errusiar ekoizpena eskainiko dugu, Cannesko jaialdiaren Un Certain Regard ataleko Fipresci saria eskuratu zuen familiaren eta erlijioaren inguruko opera prima interesgarria. 

Hileko programazioa martxoaren 19an amaituko da, CORAZÓN PURO (Cuori puriRoberto De Paolis, 2017) drama italiarrarekin, neska gazte erlijiotsu baten eta mutil gatazkatsu baten arteko ez ohiko maitasun-istorio samurraren inguruko pelikularekin, alegia. ‘El Diario Vasco’ egunkariko zinema-kritikari Mikel G. Gurpeguik gidatuko du filmaren ondorengo solasaldia.

Leave a Reply