Martxoko Programazioa

Martxoa estreinaldiz beteta datorkigu Kresala zinekluba, 4 astelehenetan izango dugu elkar ikusteko aukera. 4 filme desberdin, bai jorratzen dituzten gaiak kontutan artuz gero, baita zuzendariek erabiltzen dituzten lengoaia zinematografikoei erreparatzen badiegu ere.

Martxoak 4-an pelikula Irakiar bat ikusteko aukera izango dugu. Benetako gertaera bat oinarri hartuta zuzendariak sortutako istorio honetan, Sara ezagutuko dugu ekintza terrorista bat egiteko prest dagoen nerabea.

Zuzendariaren hirugarren lan hau Toronto, Dubai, Londres eta Busan-eko zinemaldietan egon ondoren 2018-ko abenduaren amaieran estreinatu zen.

Pelikula aurkeztera Iñaki G. Gurpegi EHU-ko irakaslea gerturatuko zaigu.

Martxoko bigarren astean pelikula hungariar bat proiektatuko dugu. 3 historia desberdin gerturatuko dizkigu zuzendariaren lehen lan honek. Bilbliako genesia liburuan eta hungarian 2011. urtean “Roma crimes” bezala ezagutu izan ziren istiluak oinarrian hartuta.

2018ko Berlinaletik, seatlego zinemalditik pasa eta Valentziakoan luzemetrai onena saria jaso ondoren dator KResala zineklubera.

Gonbidatu bezala Eñaut Mitxelena edukiko dugu Aizu! aldizkariko koordinatzailea eta kazetaria.

Thriller psikologiko honek Jeresyko uhartera eramango gaitu, zuzendaria 60 eta 70 hamarkadetan uhartean “jerseyko piztia”-k egikaritu zituen hilketa batzuetan oinarritu zen istorio hau sortzeko. Ederra eta piztiaren berrikusketa moderno baten aurrean gaudela irakurri izan dugu.

Sundance eta Torontoko jaialdietatik igaro ondoren, 2019-ko BAFTA sarietan sortzaile britaniar baten lehen lan onena saria eman berri diote.

Martxoak 18an filma aurkeztu eta solasaldia gidatzera Zigor Etxebeste Zinea.eus atariko zine kritikaria etorriko da.

Martxoko azken astelehenean Road moviebat dakargu, Guillermo del Torok 2015-ean ekoiztu eta 2018rarte europara iritsi ez den istorioa.

5 “kamiñero” hauek errepideko marra horia margotzeko agindua jasoko dute, beraien bidaia honi eskerk mexikar kultura gertuagotik ezagutzeko aukera izango dugu.

Pelikula aurkeztera eta ondoren filmeari buruzko solasaldian parte hartzera Mikel Razkin Soziologoa eta On aldizkariko zine kritikaria gerturatuko zaigu.

Leave a Reply