VI. KRESALA SARIA: YUYI BERINGOLA

2019 abenduaren 16an, 19:30tan Donostiako Antzoki Zaharrean

Abenduaren 16an, Donostiako Antzoki Zaharrean Yuyi Beringola script-ari VI. Kresala Zinekluba saria emango zaio bere ibilbidea omentzeko. Saria Blanca Zaragüeta zuzendariak emango dio.

Ondoren Pedro Almodovarrek zuzendutako VOLVER filma ikusiko dugu, Yuyi Beringola Almodovarrekin lan egin duen filmeetariko bat.

  • Volver. España. 2006. 116 min. 
  • Zuzendaritza: Pedro Almodóvar. 
  • Gidoia: Pedro Almodóvar. 
  • Argazkia: Jose Luis Alcaine. 
  • Aktoreak: Penélope Cruz, Carmen Maura, Chus Lampreave, Lola Dueñas, Blanca Portillo, Yohana Cobo, Antonio de la Torre, María Isabel Díaz, Neus Sanz, Leandro Rivera, Carlos Blanco, Pepa Aniorte, Yolanda Ramos. 
  • Drama. 

Raimunda Madrilen bizi den mantxatarra da. Langabezian dagoen langile batekin ezkonduta dago, eta nerabezaroan dagoen alaba bat du. Bere ahizpa Sole ile-apaintzailea da. Biek amaren falta sumatzen dute, sute batean hil zena. Baina, ustekabean, ama bere ahizparen etxean aurkezten da; ondoren, Sole, Raimunda eta Agustina (herriko bizilagun bat) bisitatzera joaten da. 

*Sarrera doan, gonbidapenarekin. Gaurtik aurrera eta emanaldiaren egunean bertan, Antzoki Zaharrean eskuragarri. 

Leave a Reply