Apirila: zuzeneko berriak gure Instagramen

Hurrengo hilabetea, berri on batekin hasiko dugu. Apirila omenaldien hilabetea izango da Kresala Zinekluban. Azkeneko urtean hil diren zinema munduko pertsonaiei omenaldi bat egingo diegu. Beti bezala, ez dira zuzenekoetan filmak botako. Solasaldiak dira eta solasaldi horietan, gurekin izango dira hainbat gonbidatu bikain (Paula Arantzazu, Julia Gaitano, Amaia Garcia,…).

Lehenengo saioa, apirilak 6ean da eta Max von Sydow aktorearen omenez izango da. Zuzenean, Ingmar Bergman zuzendariaren PASSION (1969) filma komentatuko da.

Filma, Filmin-en dago ikusgai.

Apirilak 10 ostirala izan arren, solasaldia edukiko dugu. Egun hortan, gure omenaldia Anna Karina aktoresarentzako izango da. Zuzenekoan, Jean-Luc Godard zuzendiaren LE PETIT SOLDAT (1963) filma komentatuko dugu.

Aurreneko filma bezala, LE PETIT SOLDAT ere Filmin-en aurki dezakezute ikusteko.

Apirilak 13ean, etxetik gertu geratuko gara. Egun hartako omendua, Jose Luis Cuerda zuzendaria da. Bere film ospetsuetako batean murgiltzeko aukera izango dugu.

Zuzenekoan, EL BOSQUE ANIMADO (1987) filma komentatuko dugu eta Filmin-en ere aurki dezakeazute.

Saio berri honetan, beste emakume bat omenduko dugu. Kasu honetna, Lucia Bose-ri eskainiko diogu gure omenaldi saioetako bat. CRÓNICA DE UN AMOR (Michelangelo Antonioni, 1950) filman agertu zan eta film hori, aukeratu dugu apirilak 20eko solasaldian komentatzeko.

Filma, Filmin-en ikusi daiteke.

Hilabetea ondo amaitzeko, western bat ekarri dugu programazio berezi honetara. Wyatt Earp eta John “Doc” Holliday pertsonaiak azaltzen diren western filma, hain zuzen.

Azkeneko saio honetan, Kirk Douglas aktorea omenduko dugu. Eta DUELO DE TITANES (John Sturges, 1957) filmaz hitz egingo dugu solasaldian. Besteak bezala, Filmin-en dago film hau.

Leave a Reply