Elkarrekin itxaroten: Youtube eta #KZDirecto

Kresala Zinekluba zinema aretoetara bueltatzen den bitartean, elkarrekin zinemaz gozatu dezakegu. Online izan arren, hemen dituzue nun aurki ditzazkezuen gure mahai-inguruak, solasaldiak,… Klik bat bakarrik egin eta gozatzera!

Galderaren bat,… egin nahi badiguzue, gure Twitter, Facebook edo Instagrameko kontuen bitartez egin dezakezute. Baita ere, webgune honetan “Harremanetan jartzeko” erlaitzean Kresalari idazteko aukera daukazute. Erne egon gure sare sozialetara eta webgunera, laster berriak izango dira. Bitartean, zaindu eta gozatu zinemaz!

YOUTUBE KRESALA ZINEKLUBA

Orain, azken saioetako teaser-ak eta Udako Zine Zikloaren mahai-inguruak ikusgai daude.

Mahai-inguru horietan, gonbidatu hauek entzuteko aukera izango dezute: El Contraplano-ko kideak, Bang Bang Zinema, Esther Cabero (Kimuak), Ekain Albite (Director), Jara Ayucar (Zineuskadi), Maialen Beloki (SSIFF), Nacho Rodriguez eta Iñaki Elorza (SADE).

Gure Youtube-ko kanalaren link-a: https://www.youtube.com/channel/UC3DTu60m8PQKsLqWai8_tGA

#KZDIRECTO gure INSTAGRAM-eko kontuan

Gure Instagrameko kontura eramango dizuen link-a aurki dezakezue hemen. Bertan, konfinamendu garaian egin genituen #KZDirecto desberdinak ikusiko dituzue. Gure kideekin batera, hainbat gonbidatu parte hartu zuten: Ainhoa Marzol, Paula Arantzazu (zinema kritikaria), Ane Irazabal (kazetaria eta zuzendaria), Julia Gaitano (zinema kritikaria) eta Amaia Garcia (zinema kritikaria).

Link: https://www.instagram.com/kresalazinekluba/channel/

Hauek dira kontuan aurki ditzazkezuen #KZDirecto-ak (filma ez da zuzenekoan ikusiko):

Leave a Reply