IRAILA – URRIKO PROGRAMAZIOA

Bueltan gara! Hilabete amaieran Truebara bueltatuko gara, baina aldaketeren bat izango da. Astelehenetan Trueba itxita dagoenez egoera hobetu bitartean, gure saioak asteartera pasa dira. Horregatik, oraingo saio guztiak asteartetan, arratsaldeko 19:30tan izango dira. Hemen, denboraldi berri honen filmak aurki ditzazkezue. Ez galdu film interesgarri eta polit hauek ikusteko aukera. Zuen zain egongo dira!

IRAILAK 29: La emperatriz yang kwei-fei (1955)

Irailak 29rako ezin zan falta, Kenji Mizoguchi zuzendariaren film bat. Kasu honetan, 1955ko LA EMPERATRIZ YANG KWEI FEI ikusteko aukera izango dezue.

VIII.mendeko Txinan girotua dago. Hsuan Tsung enperadore alargunaren eta bere emaztearen antza daukan gazte baten arteko maitasun historioa kontatzen du. Lasai eta pozik biziko al dira maitaleak? Edo gauzak ez zaie hain erraz jungo? Galdera hauei erantzuna emateko, irailak 29ko saiora etorri beharko dezute.

URRIAK 6: CANCIÓN SIN NOMBRE (2019)

Hurrengo asteartean, Txinatik Peru-ra bidaiatuko dugu. Melina León zuzendariaren CANCIÓN SIN NOMBRE ikusiko da urriak 6ko saioan.

Georginaren alaba jaioberria klinika faltsu batean kendu egin diote. Umea berreskuratzeko bilaketak, egunkari batera eramango du. Bertan, ikerketan edota bilaketan lagunduko dion kazetari bat ezagutuko du Georginak.

URRIAK 13: MI VIDA CON AMANDA (2018)

Peru atzean utzita, Frantziara salto egingo dugu. Urriak 13ko saioan David eta Amandaren historia gertutik ezagutuko dugu, MI VIDA CON AMANDA filmari esker.

David Parisen bizi den gazte bat da. Bere bizitza lasaiak eztanda egingo du eta bere ahizpa nagusia, atentatu batean hilko da. Orduan, David bere iloba Amandaren ardura hartu beharko du.

URRIAK 20: BLANCO EN BLANCO (2019)

Urriak 20ean, Txiletik datorren BLANCO EN BLANCO filma iksuteko aukera izango da. Theo Court da bere zuzendaria.

XX. mendearen atarian, Pedro, Tierra del Fuegora iritsiko da, ezkontza batean argazkiak ateratzera. Neskato bat besterik ez den emaztegaia, Pedroren obsesio bihurtuko da. Bere edertasuna harrapatu nahian, lurraldearen boterea traizionatzen du. Mr. Porter nagusia konturatzen denean, Pedroren egoera aldatu egingo da, egoeraren gordintasuna lekuko bilakatuz.

Urriak 27: LITTLE JOU (2019)

Urriko azken filma. Urriak 27an, Truebako aretoan, Jessica Hausner zuzendariaren LITTLE JOU ikusiko da. Aliceren bizitzan murgilduko gara eta “Little Jou” landarea gertutik ezagutzeko aukera izango dugu.

Alice ama ezkongabea da eta espezie berriak garatu nahi dituen enpresa batean lan egiten du. Bere konpainiaren azken diseinu arrakastatsuaren ardudaduna da. Balio terapeutiko handiko landare eder bat da, baina denborarekin Alicek bere sorkuntza berria ez dela uste zuen bezain kaltegabea ulertzen jungo da.

Leave a Reply