AZAROKO PROGRAMAZIOA

Azaroa indartsu dator Kresala Zineklubera. Beste hilabeteetan bezala, lehendabiziko filma Kenji Mizoguchi maisuarena izango da. Ikusleak espero duten film batzuekin jarraituko degu: TOMMASO eta VITALINA VARELA. Baina, martxoan bota ezin izan genuen filmen errepresentazio txiki bat ere edukiko dugu programazio honetan. MUSEO izango da ardura hori hartuko duena.

AZAROAK 10: LA CALLE DE LA VERGÜENZA (1956)

Azaroak 10ean, Kenji Mizoguchi zuzendariarekin Japoniara bueltatuko gara. LA CALLE DE LA VERGUENZA filma ikusi ahalko degu eta berriz ere, burdel batean sartzeko aukera emango digu.

Filma, prostituten egunerokotasunaren deskribapena bihurtzen da. Emakume horietako batzuk, egoerak baldintzatuta haien gorputza salerostera behartuta daude eta beraiekin batera, bizimodu hortatik ihes egin nahi dutenak ere badaude.

AZAROAK 17: TOMMASO (2019)

Abel Ferrara zuzendariaren film hau, Truebako pantailara iritsiko da. Azaroan, artista estatubatuarra den Tommaso, gertutik ezagutuko dugu. Roman bizi da, bere emazte eta alabarekin.

Willem Dafoe, Tommasori gorputza eta ahotsa ematen dio. Pertonai honek, errealitatea, bere irudimen arriskutsuarekin nahastera iritsiko da. Bere bizitzari eta familiari buruz gehiago jakiteko, azaroak 17ko saiora hurbildu beharko zarete. Tommaso zuen zain egongo da.

AZAROAK 24: MUSEO (2018)

Gael Garcia Bernal protagonista duen film hau, bueltan ekarri dugu. MUSEO, 1985eko Mexikora bidaiaraziko digu. Mexiko Hiriko Antropologia Museoan izandako lapurketak gertutik ikusteko aukera izango dugu ere.

Nor da lapurra? Baieztatu zure susmoak, azaroak 24ko saioan. Gainera, Mariajo Noain, antropologa eta arkeologa gurekin izango da.

ABENDUAK 1: VITALINA VARELA (2019)

VITALINA VARELA. Izen hori entzutean, zinera joateko gogoa sartzen zaizu gorputzean. Abeduak 1ean, Pedro Costa zuzendariaren film hau, pantaila handian ikusteko aukera ezin hobea izango dugu.

Vitalina Lisboara iristen da Joaquim bere senarraren hileta ondoren. Bizitza guztian Cabo Verden nekazari izana da, eta 25 urte baina gehiago zeramatzan hegazkin-txartel horren zain. Auzoan inorrek ez du ezagun, inork ez du kontsolatzen, bizilagunek mesfidantza diote. Egun eta gauak amesgaizto batean bezala saminduta igarotzen ditu, Joaquim-en etxean sartuta.


Leave a Reply