Hilabete berria, programazio berria. Maiatzean, lau film interesgarri izango ditugu: FALLEN ANGELS (Wong Kar-Wai), THE WIND TELEPHONE (Nobuhiro Suwa), GHOSTS (Azra Deniz Okyay) eta LA GOMERA (Corneliu Porumboiu). Saioak galduko dituzu? Ez? Azkar ibili eta ez galdu!
Gogoan izan murrizketen ondorioz ez dugula ordu finkorik izango saioetan. Ordua, astez aste, iragarriko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero, jarraitu gure sare sozialak eta webgunea. Era berean, gurekin harremanetan jar zaitezkete info@kresalazinekluba.com helbidean.
MAIATZAK 5: FALLEN ANGELS (1995)

Leon Lai soldatapeko hiltzailea bere lanaz nekatuta dago eta utzi egin nahi du. Michelle Reis prostitutak, Leoni enkarguak bilatzeaz gain, lan zikina egiten dio. Nahiz eta inoiz aurrez aurre ez diren ezagutu, Michelle Laiekin maiteminduta bizi da.
Leon eta Michelleren istorioari buzu gehiago jakin nahi duzu? Etorri maiatzaren 4ko saiora eta jarraitu bikote honen istoria, Truebako pantaila handian.
MAIATZAK 11: EL TELÉFONO DEL VIENTO (2020)

Maiatzaren 11n, askok espero duten saioa izango dugu. Da Film Festivaletik zuzenean datorren EL TELÉFONO DEL VIENTO. Nobuhiro Suwak zuzendutako filma da eta denbora luzez gure oroimenean geratzeko prest dator.
2011an Japonia suntsitu zuen tsunamiaren ondoriak road movie honen oinarri gisa erabili dira. Erantzunen bila dabilen nerabe baten historia kontatzen du. Dolu kolektiboari buruzko film katartikoa.
MAIATZAK 18: GHOSTS (2020)

Maiatzaren 18an, beste opera prima bat proiektatzeko aukera izango dugu. Kasu honetan, filma Turquiatik dator: Azra Deniz Okyay zuzendariaren GHOSTS.
Istanbulen, herrialde osoko tentsio-igoeraren atarian, lau pertsonaia gurutzatuko dira, “Turkia berriarentzat” gentrifikazio prozesuan dagoen auzo batean: semea espetxean duen ama bat, dantzari gazte bat, artista feminista bat eta bitartekari maltzur bat. Bere istorioak, droga negozio batean elkartuko dira, gaur egungo Turkiaren kontakizun beldurgarria eskainiz.
MAIATZAK 25: LA GOMERA (2019)

Cristi, polizia da eta aldi berean, mafiako txibatoa. Errumaniatik La Gomera uhartera doa bertako silboa ikastera. Errumanian poliziaren zaintzapean dago, eta Kanarietako komunikazio modu zaharra erabiliz, mafiarekin harremanetan jarri nahi du. Zsolt kartzelatik atera nahi du, berak dakielako non dauden 30 milioi euroak.
Hau Gomeraren sinopsia da. Corneliu Poromboiuren filma maiatzaren 25ean ikusi ahal izango dugu Trueban. Galdu egingo duzu?