Otsaila hemen da! Baita hilabete honen programazioa ere. Hemen duzue otsailean zehar ikusiko ditugun film desberdinak. Anima zaitezte!
OTSAILAK 1: THE LAST PICTURE SHOW (1971)

Hilabetearen lehendabiziko egunean, saio berezi bat izango dugu. Peter Bogdanovich zuzendariaren omenez, antolatu dugun saioa, hain zuzen (otsailaren 1ean)
Texasko Anarene herriskan, berrogeita hamarreko urteen hasieran, Sonny eta Duane nezabezarotik helduarorako sasoi latzen daude. Anarene herriska hutsik geratzen ari da pixkanaka pixkanaka, biztanleak hirira alde egiten duten heinean. bertako zinetoki zaharrak ateak ixten dituenean, bi gazteek euren bizitzetako atal baten amaiera datorrela sumatzen dute.
OTSAILAK 8: BABARDEALA CU BUCLUCSAU PORNO BALAMUA (2021)

Emi eskola-irakaslearen ospea arriskuan dago, norbaitek eduki sexualeko bere grabazio pertsonal bat Internetera igo duelako. Ikasleen gurasoei aurre egin beharko die Emik, eskolatik kanpo nahi dutelako, baina Emik ez du inolaz amore emango. Hiru zatitan banatuta dago filma (zatiak badute nolabaiteko loturarik): paseo bat Bukarest hirian; ondoren, lizunkeriei buruzko saiakera jostalari bat; eta azkenik, hirugarren zatian, borroka iskanbilatsu eta komiko bat.
Otsailaren 8an, film hau ikusteko aukera aparta edukiko dugu. Ez galdu!
OTSAILAK 15: PICKPOCKET (1959)

Otsailaren 15ean, Ricardo Aldarondo izango da saio honetako gonbidatua. Berarekin batera, Robert Bresson zuzendariaren PICKPOCKET filma ikusi eta komentatuko dugu.
Gazte bat kalean diru-zorroak lapurtzen hasten da. Naiz eta berahala atxilotuta izango den, komisarioan dagoen epe laburrak bere ekintza kriminalei buruz hausnartzeko parada emango dio. Behin askatuta, eta bere amaren heriotzaren ostean, zorro-lapurketa arte bihurtzea erabakitzen du.
OTSAILAK 22: I NEVER CRY (2020)

Hilabetea amaitzeko, Piotr Domalewski zuzendariaren I NEVER CRY filma aukeratu dugu. Ez galdu aukera eta etorri otsailaren 22an.
Olak Irlandara bidaiatu behar du bere aitaren gorpua Poloniara eramateko, eraikuntzan lanean ari zela hil zen eta. Olak ez du interes handirik aitarengan, soilik jakin nahi du ea aitak agindu zion kotxerako behar zuen dirua aurreztu ote zuen. Atzerriko burokraziari aurre egiteko bere maltzurkeriaz baliatzen den bitartean, Ola bere aita ezagutzen hasiko da.