EKAINEKO PROGRAMAZIOA

Ekaina iritsi da! Baita ere, beroa, hondartza joateko garaia,… Baina gogoratu, hondartza bihar ere bere lekuan egongo dela. Gure programazio aldiz, pase bakarra izango du. Horregatik, lortu zuen sarrerak eta hurbildu saioetara! Merezi dute!

EKAINAK 7: MEMORIA (2021)

Ekainaren 7an, MEMORIA izango dugu ikusgai Truebako pantaila handian. Tilda Swinton da filmaren protagonista eta Apichatpong Weerasethakul da kamararen atzean dagoen zuzendaria.

Jessica (Tilda Swinton), Kolonbian ezarritako botanika britaniarra, beste mundu bateko soinu batek esnatzen du gau batean. Protagonistak oihanaren bihotzeraino bidaiatzen du berak bakarrik entzuten duela dirudien zatara horren jatorriaren bila eta han lekuaren oroimen osoa gordetzen duen gizon bat aurkitzen du.

EKAINAK 14: NINJABABY (2021)

23 urterekin Rakelen bizitza aldatu egiten da haurdun dagoela jakiten duenean, agian beranduegi. Rakel ilustratzailea da eta proiektu ezberdinetan parte hartzea gustatzen zaio, baina haur bat haztea? Erabakirik hartu aurretik, bere ninjababy-a marrazten hasten da, eta horrek ez dizkio gauzak batere erraz jarriko.

Rakel eta bere “Ninjababy” zuen zain izango da ekainaren 14ean ospatuko dugun saioan. Anima zaitezte!

EKAINAK 21: A WAY OUT (KORTOA, 2020) + l´argent (1983)

Ekainaren 21ean, saio bikoitza edukiko dugu. Lucas Milla zuzendari gaztearen A WAY OUT kortoa ikusiko dugu, L´ARGENT (Robert Bresson) filmarekin batera.

Julia larrituta dago. Dagoen bainu publikoak zapaldu egiten du eta ez du ulertzen zergatik. Ihes egiten saiatzen den bakoitzean, gertakari arrotz eta makabroek atxikitzen dute, ikaraz, heriotzaz, eta damuz beteriko kiribil batean murgilduz eta horrek egi onartezin batera eramaten du.

Robert Bresson zuzendariaren atzera begirakoaren azken filma izango dugu hau. Zuzendari honek, Leon Tolstoiren “El billete falso” kontakizuna egokitu egin zuen saio honetan ikusiko dugu filma sortzeko. Ez galdu!

Yvon diru faltsuarekin trafikatzea bidegabeki leporatzen dioten gazte bat da. Akats judizial horretatik aurrera, zoritxarrak bere bizitza menderatuko du. Espetxean dagoen bitartean, mugitzen den giroak degradatu eta usteldu egiten du, eskrupulurik eta printzioio moralik gabeko pertsona bihurtu arte.

ekainak 28: okul Tiraşı (2021)

Yusuf eta Memo, bere lagunik onena, haur eta nerabe kurduentzako barnetegi bateko ikasleak dira (Anatoliako mendietan). Memo misteriotsuki gaixotzen denean, Yusufek oztopo askorekin borrokatu beharko du lagunari laguntzen saiatzeko.

Lortuko ahal du lagunari lagintzea? Etorri ekainaren 28an edukiko dugun saiora eta aurkitu galdera horren erantzuna. Yusuf eta Memo zuen zain izango dira.


Leave a Reply