ABENDUKO PROGRAMAZIOA

Kresala Zineklubean tamaina, kolore,… guztietako ekoizpenen aldeko apustua egiten jarraitzen dugu. Eta abenduko programazioa, ekoizpen interesgarriz beteta dator. Nobel saridun bat ere bai!

ABENDUAK 13: LES ANNÉES SUPER 8 (2022)

Annie Ernaux idazleak (2022ko Literaturako Nobel Saria) eta bere familiak 1972tik 1981era grabatutako etxeko bideoak, azken 60 urteetan, bere obrako gaiak elikatzen dituztenak.

Ez galdu saio hau! Ez daude aukera asko, Nobel sari baten lana pantaila handian ikusteko. LES ANNËES SUPER 8, abenduaren 13an ikusiko dugu eta gurekin egongo da Lur Olaizola.

ABENDUAK 20: I HIRED A CONTRACT KILLER (1990)

Abenduaren 20ean, Aki Kaurismaki zuzendariaren beste lan bat ikusteko aukera izango dugu. I HIRED A CONTRACT KILLER da Truebako pantaila handian ikusiko dugun filma.

Bizitzeko gogorik ez duen gizon batek soldatapeko hiltzaile bat kontratatzen du, bere bizitzarekin bukatzeko asmoz. Baina ustekabean emakume bat ezagutzen du eta ideiaz aldatuko du: bizirik jarraitu nahi du. Kontratatutako hiltzailea aurkitu beharko du honek enkargua bete baino lehen. 

ABENDUAK 27: DESERTO PARTICULAR (2021)

Daniel polizia-akademiako instruktorea da, eta bertan behera utzi dute barne-ikerketa baten ondorioz. Hori dela eta, herrialdean zehar bidaiatzen ari da, Sararekin benetako topaketa baten bila. Sarak Internet bidez ezagutu zuen.

Abenduaren 27an, Brasilgo lurretara bidaiatuko dugu, pantaila handiari esker. Egun horretan, DESERTO PARTICULAR filma ikusiko dugu Trueban. Sara aurkituko du azkenean? Dena ondo aterako zaio? Anima zaitezte!


Leave a Reply