URTARRILEKO PROGRAMAZIOA

2023a luxuzko saio eta gonbidatu berriez beteta dator. Urtarrilean, Goya sarietarako izendatuta dauden hainbat proiektu (CUERDAS eta ARQUITECTURA EMOCIONAL 1959) ikusteko aukera izango dugu. Gainera, luxuzko gonbidatuak izango ditugu, hala nola, Estibaliz Urresola Solaguren zuzendaria.

URTARRILAK 10: SERRE MOI FORT (2021)

Clarissek etxetik alde egingo du Marc senarra eta haurrak utzita. Ihes egin ondoren, bizitzak aurrera jarraitzen du: senarrak gosariak prestatzen ditu orain, Lucie alabak gorputz eta arima eskaintzen die piano-ikasgaiei, eta Paulek, seme gazteenak, galderak egiten dizkio bere buruari. Bitartean, Clarisse itsasora urruntzen da, autoz, eta haurrak hazten eta Marc bera gabe zahartzen irudikatzen ditu. Baina benetan aurrerantz ihes egitea al da?

Etorri urtarrilaren 10eko saiora eta aurkitu galdera horren erantzuna. Zuen zain izango gara!

URTARRILAK 17: CUERDAS (CUERDAS) + ARQUITECTURA EMOCIONAL 1959 (2022) + HARTA (2021)

Urtarrilaren 17an, saio berezia izango dugu. Inork galdu nahi ez dituen hiru film labur ikusi ahal izango ditugu. Gainera, aurkezpenean eta ondorengo solasaldian, Estibaliz Urresola Solaguren zuzendaria izango dugu.

CUERDAS (Estibaliz Urresola Solaguren) eta ARQUITECTURA EMOCIONAL 1959 (León Siminiani) Goya sarietarako izendatuta daude eta hainbat jaialditan hainbat aintzatespen jaso dituzte. HARTA, ez da atzean geratzen. Aktoreen artean, Julian Villagran bezalako aurpegi ezagunak aurkitzen ditugu. Ez galdu!

URTARRILAK 24: KAUAS PILVET KARKAVAAT (1996)

Urtarrilaren 24ean, Aki Kaurismaki zuzendaria bueltatuko da. Saio honetan, Ilona eta Lauri bikotearen historia gertutik ezagutuko dugu.

Ezkontza baten istorioa (Ilona eta Lauri), zeinaren harremana eta duintasuna frogan jartzen diren bizitzaren kolpe latzengatik. Bikoteak ez du arriskurik hartzen eta alokairuko apartamentu xume batean bizi da. Baina Ilonak zerbitzari lana galdu du Helsinkiko Dubrovnik jatetxean. Hori gutxi balitz, jakin zuen Laurik duela hilabete kaleratu zutela tranbia-gidari lanetik.

URTARRILAK 31: OLGA (2021)

Urtarrilaren 31ean, Elie Grappe zuzendariaren OLGA filma ikusteko aukera edukiko dugu. Saioaren aurkezpenean eta ondorengo solasaldian, gurekin izango da Kristina Zorita.

2013. 15 urteko gimnasta ukrainar bat, Suitzan erbesteratua, Europako Joko Olikoak prestatzeko txapelketarako entrenatzen ari da. Bere herrialdean Euromaidaneko erreboltak lehertzen direnean, Olgaren antsietatea eta dilemak areagotzen doaz bere familia gatazkan gehiago inplikatuta dagoen heinean.


Leave a Reply