MAIATZEKO PROGRAMAZIOA

Hemen duzue maiatzeko programazioa. Oraingoan, bi dokumental eta film bat izango ditugu ikusgai. Gainera, maiatzaren 9ko saiora Irene M. Borrego zuzendaria etorriko da. Anima zaitezte!

MaIATZAK 9: LA VISITA Y UN JARDÍN SECRETO (2022)

Maiatzaren 9an, LA VISITA Y UN JARDÍN SECRETO dokumentala ikusteko aukera edukiko dugu. Gainera, saio honetako aurkezpen eta solasaldian, Irene M. Borrego zuzendaria egongo da gurekin. Ez galdu aukera!

Ezer gutxi dakigu gaur egun ahaztuta dagoen Isabel Santaló-ren irudi misteriotsuaz. Baina bisita batzuk bere etxean agertu bezain laster. Horien bidez, eta Antonio Lópezen ahotsaren bidez, bera gogoratzen duen bere belaunaldiko margolari bakarra, pelikula poliedrikoa irudikatzen da. Isabel Santaló-ren erretratu zinematografiko bat, metrajea ondo aurreratu ondoren, ustekabean eraldatu egiten dena. Oroimenari eta ahanzturari buruzko filma, arteari eta sormen prozesuari buruzkoa, emakume eta artista izateak zer esan nahi duen azaltzen duena.

MAIATZAK 23: ARMONÍAS DE WERCKMEISTER (2000)

Eta maiatzaren 23an, Bela Tarr zuzendariaren produkzio bat izango dugu pantaila handian. WERCKMEISTER HARMONIAK filma ikusiko dugu. Aukera ederra harribitxi bat aurkitzeko. Anima zaitezte!

Hirira ikuskizun ibiltari bat iristen da, munduko balerik handiena erakutsiko duela agintzen duena. Jakin-min handia pizten du “Printzea” deitzen dioten irudi misteriotsu eta ustekabeko batek ere…

MAIATZAK 30: LA BELLEZA Y EL DOLOR (2022)

Nan Goldin artistaren bizitza eta Sackler-en dinastia farmazeutikoaren aurkako bere aktibismoa jarraitzen du, Estatu Batuetako historiako opioideen izurrite handienaren arduradunak.

Dokumental hau, Oscars sarietara izendatua egon da eta Veneziako Zinemaldiko Urrezko Lehoia (Film Onena) etxera eramatea lortu du. Galduko duzue? Ez galdu aukera eta hurbildu Truebara, maiatzaren 30ean!


Leave a Reply