Abenduko eta urtarrileko egitaraua prest dugu dagoeneko!
Denboraldi berria abenduaren 4an irekiko dugu THEO Y HUGO, PARÍS 5:59 (Théo et Hugo dans le même bateau, Olivier Ducastel y Jacques Martineau, 2015) filmarekin. Sexu-klub batean ezagutu eta maitemiendu egiten diren bi gazteen istorioa kontatzeko, EHGAM elkarteko Mikel Martín izango dugu aurkezle moduan.
Juanmi Gutiérrez zinemagilearen azken dokumentalaren txanda iritsiko da abenduaren 11an: BIDEAK AMESTEN / SOÑANDO CAMINOS (2017), oinez bide egiteari buruzko filma, zuzendariak berak aurkeztuko du.
Ezin ahaztu urte bukaerako saioa! Abenduaren 18an zinema alemanaren klasiko bat ikusiko dugu, EL ÚLTIMO (Der Letzte Mann, F.W. Murnau 1924), eta ongi merezitako IV. Kresala Zinekluba Saria emango diogu Luciano Berriatua historialari eta zaharberritzaileari.
Urteari hasiera emateko, urtarrilaren 15ean, autismoaren gaia jorratzen duen LA VIDA DE ANNA (Anna’s life, Nino Basilia, 2016) filmaz hitz egiteko, Gautenako langile Maialen Marcos izango dugu gonbidatu.
Hilaren 22an, A WAR (Krigen, Tobias Lindeholm, 2015) gerra-zinema generoko danimarkar pelikularekin jarraituko dugu. Kresalaren laguna den Iñaki G. Gurpeguik aurkeztuko du saioa.
Eta urtarrilaren 29an emango diogu amaiera denboraldiari argentinar zinemaren klasiko ahaztezin batekin: EL LADO OSCURO DEL CORAZÓN (Eliseo Subiela, 1992). Film honetan, Dario Grandinetti aktorea prostituta batez maitemintzen den olerkaria da. Felipe Juaristi idazle eta olerkariak aurkeztuko du azken saio hau.