KENJI MIZOGUCHI ATZERA BEGIRAKOA

Kresalan zineklubek historikoki izan duten funtzioa gailendu nahi dugu: zinemaren historiak eman dituen filmak berreskuratu eta pantailetara berriz ekarri. Kenji Mizoguchiren CUENTOS DE LA LUNA PÁLIDA (1953) filmak izandako arrkasta ikusita, maisu japoniarrari atzera begirakoa egitea erabaki dugu.

Lan hauek jasandako zaharberritze prozesuari esker eta Capricci Cine-k banatzeko egin duen ahaleginari esker, irailak 30ean lehen filma botako dugu. Guztira, 7 film emango dira.

  • Irailak 30: LA SEÑORITA OYU (1951)
  • Azaroak 4: LOS MÚSICOS DE GION (1953)
  • Abenduak 2: LA MUJER CRUCIFICADA (1954)
  • Urtarrilak 27: LOS AMANTES CRUCIFICADOS (1954)
  • Martxoak 2: EL INTENDENTE SANSHO (1954)
  • Apirilak 6: LA EMPERATRIZ YANG KWEI-FE (1955)
  • Maiatzak 4: LA CALLE DE LA VERGÜENZA (1956)

LA MUJER CRUCIFICADA, LOS AMANTES CRUCIFICADOS eta EL INTENDENTE SANSHO filmak urte berdinean burutu zituen zuzendariak, unean bizi zuen fluxu artistiko handiaren seinale. Amaitzeko, Mizoguchik zuzendu zuen azken filma ikusgai egongo da: LA CALLE DE LA VERGÜENZA

Film guztien aurkezpenean eta ondorengo solasaldietan, gurekin egongo dira Elias Querejeta Zine Eskolako gonbidatuak.

Leave a Reply